192. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2613E/2024 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita kalifikazio-epaimahaiaren osaera, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko burutza hautatzeko.

Osasuneko kontseilariaren azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak betetzeko prozedura arautu zen.

Araudi horren babesean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1222E/Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen baita I. eranskinean zerrendatutako osasun laguntzako zerbitzuburuen lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen horretan ez da izendatzen Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko kalifikazio-epaimahaia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 2ko 1854E/2024 Ebazpenaren bidez, kalifikazio-epaimahaia izendatzen da Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko burutza hautatzeko, zeinaren deialdia egin baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1222E/2024 Ebazpenaren bidez.

Espedienteak izapidetu ondoren, indarrik gabe uzten da Lidia Dolores Ayuso González andrea kalifikazio-epaimahaiko kide izendatzea, bertan parte hartzeko aipatutako Foru Aginduan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik; eta ezetsi egiten da Alberto Pérez Martínez jaunak Sara Hernández Martín andrea epaimahaiko kide izendatzearen aurka sustatutako errekusazioa.

Bestalde, Sara Hernández Martín andreak ez ditu betetzen Nafarroako Osasun Zerbitzuan zerbitzu- eta sekzio-buruak betetzeko prozedura arautzen duen azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduak idazkari izendatzeko ezartzen dituen baldintzak, baina kide izendatua izateko baldintzak betetzen ditu; beraz, epaimahaiaren osaera aldatu behar da.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko burutza izendatzeko kalifikazio-epaimahaiaren osaera aldatzea. Honela izendatuko da:

LANPOSTUA

EPAIMAHAIBURUA

KIDEA (O-NOZeko Langileen Batzordeak izendatua)

IDAZKARIA

NOU: KIRURGIA PEDIATRIKOAREN ZB.

Titularra

ARANTZA ARTECHE ANDRÉS

NOUko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala

SARA HERNÁNDEZ MARTÍN

NOUko Kirurgia Pediatrikoko BFEa

ADA YESSENIA MOLINA CABALLERO

NOUko Kirurgia Pediatrikoaren Ataleko burua

Ordezkoa

MARTA MARTÍN VIZCAÍNO

NOUko laguntza zuzendaria

PEDRO PALAZÓN BELLVER

Sociedad Española Cirugía Pediátrica (SECP) elkarteko idazkaria

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, deialdiaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2024ko irailaren 5ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2413049