192. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2337E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Pediatriako barrutiko fakultatibo espezialisten 11 lanpostu huts eta OOLTko Pediatriako 17 lanpostu huts esleitzen baitira merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 27ko 2063E/2023 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez Pediatriako barrutiko fakultatibo espezialisten 11 lanpostu huts eta OOLTko Pediatriako 17 lanpostu huts betetzeko. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak urtarrilaren 17an emandako 87E/2024 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Kalifikazio-epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda igorri du, erdietsitako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lekualdatze lehiaketa eginda, eranskinean aipatzen diren izangaiei esleitzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Pediatriako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu hutsak eta OOLTko Pediatriako lanpostu hutsak.

2. Izendatutako lehiatzaileek 2024ko irailaren 26an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 9an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

ERANSKINA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

ZENTROA

HERRIA

ALEGRIA ECHAURI, JOSUNE

60912

TAFALLAKO OOLT

Tafalla

ANDRÉS SESMA, CARLOS

67844

II. ZABALGUNEKO OOLT

Iruña

BARBARIN SOROZABAL, BEATRIZ

60320

TXANTREAKO OOLT

Iruña

BURGUETE ARCHEL, EDURNE

73078

OOL: LEZKAIRUKO OOLT

Iruña

CASTRO QUIROGA, ABDON

72202

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

Iruña

CHAPI PEÑA, BEATRIZ

72203

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

Iruña

CIRIZA BAREA, EDURNE

66126

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

Iruña

DIAZ MUNILLA, LAURA

60478

BURLATAKO OOLT

Burlata

DÍEZ BAYONA, VICTORIA

64841

REINA SOFÍA OSPITALEA

Tutera

ECHEVERRIA FERNANDEZ, MAITE

67126

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

Iruña

ERICE ECHEGARAY, MARIA BLANCA

61068

ERMITAGAÑAKO OOLT

Iruña

GARCIA AYERRA, MARIA

61070

ANTSOAINGO OOLT

Antsoain

GARCIA BLANCO, LORENA

67841

BURLATAKO OOLT

Burlata

JIMENEZ ASIN, ANA

60832

MENDILLORRIKO OOLT

Iruña

JIMENEZ GARCIA, LEYRE

60360

ERMITAGAÑAKO OOLT

Iruña

LANDA ARISTIZABAL, VIRGINIA

66384

OOL: ERABAKITZEKO AHALMENAREN ETA LAGUNTZAREN JARRAITUTASUNAREN ATALA

Iruña

LARGO IGLESIAS, AINHOA

68895

UHARTEKO OOLT

Uharte

LUCEA MARTINEZ, LEYRE

66845

AZPILAGAÑAKO OOLT

Iruña

MALUMBRES CHACON, MARIA

68468

ARROTXAPEKO OOLT

Iruña

MAYO ARTUCH, NORA

72279

REINA SOFÍA OSPITALEA

Tutera

MIÑONES SUAREZ, LORENA

72277

REINA SOFÍA OSPITALEA

Tutera

OSCOZ LIZARBE, MIREN

62148

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

Iruña

PEÑAFIEL FREIRE, DIEGO MAURICIO

61074

ARANGURENGO OOLT

Mutiloa

RUIZ GOIKOETXEA, MAITE

60217

II. ZABALGUNEKO OOLT

Iruña

SANCHEZ MALO, MARIA JOSE

72278

REINA SOFÍA OSPITALEA

Tutera

URRIZA RIPA, ILARGI

66127

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

Iruña

VERA ARLEGUI, ISABEL

60185

ITURRAMAKO OOLT

Iruña

VILLARREAL CALVO, MARIA

60569

TAFALLAKO OOLT

Tafalla

ZARDOYA SANTOS, PATRICIA

64576

TUTERA MENDEBALDEKO OOLT

Tutera

Iragarkiaren kodea: F2412062