192. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

426E/2024 EBAZPENA, irailaren 3koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Elena Rabal Etxeberria andrea izendatzen duena Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoko buru, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari atxikia. Izendapenak 2024ko abuztuaren 19tik aurrerako ondorioak izanen ditu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du izendapen askeko lanpostuetarako izendapenak eta, halaber, burutzak bitarte baterako betetzekoak kasuan kasuko erakundearen estatutuetan edo berariazko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen direla.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak hauxe ezartzen du:

1. Dagokion unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak eginen du atalburu, bulegoburu eta ataletik beherako unitateetako buruen bitarte baterako izendapena, behin funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak haren aldeko txostena eman ondoren.

2. Beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da.

Kontuan hartuta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari atxikitako Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoko burutzarako proposatutako izangaia funtzionarioa dela, eta zerbitzuak ematen dituela Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuan, hau da, Nafarroako Kirolaren Institutuaz bestelako departamentu batean, beharrezkoa da aipatu departamentuaren kontseilariaren adostasuna, zeinak jasota eta sinatuta egon beharko baitu 2024ko abuztuaren 12an.

Era berean, beharrezkoa da Funtzio Publikoaren arloan eskumena duen departamentuaren txostena, eta hori ere jaso da abuztuaren 19ko sinadurarekin.

Horrenbestez, eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak emandako eskumenekin bat etorriz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Elena Rabal Etxeberria andrea izendatzea Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoko buru, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari atxikia. Izendapenak 2024ko abuztuaren 19tik aurrerako ondorioak izanen ditu.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura, Turismo eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko irailaren 3an.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.

Iragarkiaren kodea: F2413088