1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
9403E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Administrazioaren ordezkariak izendatzen dituena Babes Zibilerako Zerbitzuko eta Suhiltzaileen Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordean.
Bat etorriz apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 9.1 artikuluan xedatutakoarekin, han xedatzen baita segurtasun eta osasuneko batzordeak partaidetzako organo paritarioak eta kide anitzekoak direla, eta kontsulta erregularra egin behar dutela Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek arriskuen prebentzioaren arloan egiten dituzten jarduerei buruz. Izan ere, aipatu foru dekretuak laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia egokitzen du Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura.
Bat etorriz aipatu 135/1998 Foru Dekretuaren 9.3 artikuluan jasotzen denarekin, han xedatzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eratu beharreko segurtasun eta osasuneko batzordeak (haien artean daude Babes Zibilerako Zerbitzuko eta Suhiltzaileen Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordea).
Eta 9.10 artikuluaren arabera, han adierazten baita Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Babes Zibilerako Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordea eremu horretan izendatutako prebentzio ordezkariek eta Barneko zuzendari nagusiak izendatutako beste horrenbeste kidek osatuko dutela.
EBAZTEN DUT:
1. Babes Zibilerako Zerbitzuko eta Suhiltzaileen Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordeko kide izendatzea, Administrazioaren ordezkari gisa, honako hauek:
Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria, Iñaki Elías López jauna.
Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendaria, Francisco José Fernández Elizalde jauna.
Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Ataleko burua, María Teresa Osta Peteiro andrea.
Prebentzio, Ikuskapen eta Zabalkunde Ataleko burua, Alberto Garde Sesma jauna.
Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Ataleko burua, José Vicente Martínez jauna.
SOS Nafarroa Ataleko burua, Cristina Lorente García andrea.
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 30ean.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.
Iragarkiaren kodea: F2412798