1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3326/2024 EBAZPENA, irailaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita abuztuaren 6ko 2910/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, María del Carmen Del Río Leuza andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zen, zaintzaile gerontologiko lanpostuan aritzeko.
Akats bat atzeman da María del Carmen Del Río Leuza andrearen izendapenaren araubide juridikoan. Hortaz, bidezkoa da zuzenketa egitea, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Abuztuaren 6ko 2910/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea (ebazpen horren bidez, María del Carmen Del Río Leuza andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu zen zaintzaile gerontologiko lanpostuan aritzeko), eta, beraz, zehaztea bidezkoa dela María del Carmen Del Río Leuza andrea kontratatzea lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean, eta ez funtzionario izendatzea, zaintzaile gerontologiko lanpostuan aritzeko, plantilla organikoan 7238 zenbakia duen lanpostuan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako El Vergel zahar-egoitzari atxikita.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, eta interesdunari, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
3. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko irailaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.
Iragarkiaren kodea: F2413180