1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3263/2024 EBAZPENA, irailaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, uztailaren 29ko 2834/2024 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena. Uztailaren 29ko 2834/2024 Ebazpenak bukaera ematen dio merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez zeladore lanpostuak betetzeko sarrera-prozedurari, zenbait funtzionario izendatzen ditu eta xedatzen du bidezkoa dela kontratazioak egitea horrelako lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzura.
Ikusirik zenbait akats daudela izendapen proposamenaren txostenean, bidezkoa da horiek zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 29ko 2834/2024 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzea. Ebazpen horren bidez, funtzionario batzuk izendatzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zeladore lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen zaie. Hau da zuzenketa:
Honako hau dioen tokian:
"Hirugarren izendapen osagarriaren ostean, Begoña Vallejo Jiménez andreak eta Ainhoa Aquerreta Unzué andreak uko egin diote lanpostuari".
Honako hau behar du:
"Bigarren izendapen osagarriaren ostean, Izaskun Arteaga Urrutia andreak ez du lanpostuaren jabetza hartu, eta, hirugarren izendapen osagarriaren ostean, Begoña Vallejo Jiménez andreari borondatezko eszedentzia eman zaio, jabetza hartzeko egunetik aurrerakoa".
Eta honela dioen tokian:
IRIBARREN MINA, MAITANE | 72829 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | LAN KONTRATUDUN FINKOA, LP | EUSKARAZKO B1 MAILA |
Honako hau behar du:
IRIBARREN MINA, MAITANE | 72816 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | LAN KONTRATUDUN FINKOA, LP | EUSKARAZKO B1 MAILA |
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2024ko irailaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
Iragarkiaren kodea: F2413121