1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3083/2024 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, errepideetako zaintzaileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 99/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 953/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatu ondoren, kalifikazio epaimahaiak zenbait izendapen proposamen aurkeztu zituen, deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 4394/2023 Ebazpenaren bidez, proposamen horietan azaltzen ziren izangaiak izendatu ziren.
Zenbait izendapen proposamen osagarri egin ondoren, 2024ko abuztuaren 9an laugarren izendapen proposamen osagarria zen, non José Manuel Arrastia Martínez jauna eta Rosa Ana Ruiz de las Heras de la Hera andrea sartu baitziren, jarraian agertzen ziren izangaiak zirelako.
Deialdiaren 8.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkezturik eta izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. José Manuel Arrastia Martínez jauna eta Rosa Ana Ruiz de las Heras de la Hera andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, errepideetako zaintzaileen lanpostuetan aritzeko.
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek 2024ko irailaren 23an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, adierazita ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | ESKUALDEA | GIDABAIMENA |
ARRASTIA MARTINEZ, JOSE MANUEL | 0001994 | LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA | HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | MUGAIRI | EREMU EUSKALDUNA | X |
RUIZ DE LAS HERAS DE LA HERA, ROSA ANA | 0003490 | LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA | HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | MUGAIRI | EREMU EUSKALDUNA | X |
Iragarkiaren kodea: F2412473