192. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3074/2024 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari lanpostuetan aritzeko funtzionarioak izendatzen baitira eta lanpostua esleitzen baitzaie, bukaera emanez merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez egindako sarrera-prozedurari.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 12ko 379E/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an.

Merezimenduak baloratzeko fasea bukaturik, 2023ko irailaren 27an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuazio handiena lortu zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 3659/2023 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren eta haien kontratazioa xedatu zen.

Ondoren, zenbait izendapen proposamen osagarri sortu ziren, bai eta haien izendapen osagarriak ere.

Azken izendapen osagarriaren ondoren, borondatezko eszedentzia eman zaio Raquel Gómez Gutiérrez andreari, lanpostuaz jabetu den egunetik aurrerako ondorioekin.

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da hutsik gelditu diren lanpostuak betetzea hautapen prozesua txanda irekiaren bidez gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik agertzen diren izangaiekin, eta, horretan oinarrituta, 2024ko uztailaren 3an, laugarren izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, María José Muro Vergara andrearen alde.

Azkenik, María Teresa Gracia Echeverría andreari, Margarita Zafra Ruz andreari eta Manuel Acosta Más andreari eten egin zitzaien dokumentazioa aurkezteko epearen zenbaketa, ezinbesteko arrazoiengatik.

Ezinbesteko arrazoia bukatu denez eta lanpostuan aritzeko gaitasunari buruzko txosten medikoa egin denez, deialdian eskatutako agiriak aurkezturik eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izangai horiek izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) lanpostuetan aritzeko:

MURO VERGARA, MARÍA JOSÉ

GRACIA ECHEVERRÍA, MARÍA TERESA

ZAFRA RUZ, MARGARITA

ACOSTA MÁS, MANUEL

2. Izendatutako izangaiek 2024ko urriaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izaera eskuratzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa-zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, adierazita ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

ZENTROA

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MURO VERGARA, MARÍA JOSÉ

65022

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

GRACIA ECHEVERRÍA,MARÍA TERESA

61903

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

ZAFRA RUZ, MARGARITA

61784

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

LAN KONTRATUDUN FINKOA, LP

ACOSTA MÁS, MANUEL

63724

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

LAN KONTRATUDUN FINKOA, LP

Iragarkiaren kodea: F2412469