192. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3022/2024 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatu eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, erizain lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 25eko 2754E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean erizain lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 10eko 346E/2023 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 14an.

Merezimenduak baloratzeko fasea bukatuta, 2023ko abenduaren 22an deialdiaren web-fitxan argitaratu zen puntuazio handiena zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 500/2024 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren eta, orobat, xedatu zen bidezkoa zela han sartutako izangaien kontratazioa egitea. Gainera, dokumentazioa aurkezteko epearen zenbaketa eten zen, besteak beste, Raquel López Goñi andrearentzat.

2024ko martxoaren 14an, izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 16ko 1466/2024 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako izangai guztiak izendatu ziren.

María Concepción Gil Elizari andreak, Cristina Labarga Etuláin andreak, Ana Martínez Ibáñez andreak, Nerea Heredero Gutiérrez andreak eta Silvia García Sánchez andreak uko egin diote lanpostuari; Elena Aparicio Prieto andreak, Héctor Bordas Larreta jaunak eta María Jesús Izcue Salinas andreak ez dute dokumentazioa aurkeztu horretarako ezarritako epean; Amaya Urdín Izura andrea deialditik kanpo gelditu da, deialdiko lanpostuan langile finkoa delako; eta Irantzu Lizarraga Buldáin andreari, Leire Orzaiz Ibarra andreari, Ainara Pascal Sangari andreari, María Pilar Rodríguez Martín andreari eta María Cruz Áriz Cía andreari borondatezko eszedentzia eman zaie lanpostuaz jabetzen direnetik, zerbitzuak egiten ari direlako Administrazio publiko honetan nahiz beste batean.

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, 2024ko maiatzaren 23an, deialdiaren web-fitxan argitara eman da bigarren izendapen proposamen osagarria, zerrendan hurrengo agertzen diren izangaiekin.

Proposatutako izangaien artean dauden izangai hauek uko egin diote hautapen prozesuari: Ainhoa Jáuregui Zudaire andrea, María del Pilar Pérez Ruda andrea eta Cristina Esteban Arbeloa andrea.

Azkenik, Raquel López Goñi andreak alegatutako ezinbesteko kausa amaituta eta lanpostua betetzeko gaitasunari buruzko osasun txostena eginda, gainerako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertuta eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatuta, bidezkoa da izendapenak egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizain lanpostuan aritzeko:

LÓPEZ GOÑI, RAQUEL

FERNÁNDEZ FALCES, ALBA

PUEYO BOROBIA, CARLA

GARCÍA CAÑADA, DESIREE

SOLANA MÁRQUEZ, MARÍA LUZ

2. Xedatzea bidezkoa dela izangai hauei lanaldi partzialeko lan araubideko kontratua egitea:

CASADO NISTAL, SARA

AZNÁREZ ÁLVAREZ, LEYRE

SÁEZ LÓPEZ, ESTÍBALIZ CECILIA

BLANCO NAGORE, TERESA

CIREZ GONZÁLEZ, CAROLINA

SOTO GÁMEZ, RAQUEL

GONZÁLEZ VERA, SILVIA

3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek 2024ko urriaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

Lanaldi partzialeko lan araubideko kontratua izanen duten izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2024ko urriaren 1ean.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan-kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

5. María Luz Solana Márquez andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen du parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta Reina Sofía ospitaleko langileria zuzendaritzetara, Osasun Mentaleko eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako Zuzendaritzara), Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara eta Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatuarekin bat etorriz.

7. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

ZENTROA

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

LÓPEZ GOÑI, RAQUEL

72111

OOLT Lodosa

Mendabia

Funtzionarioa

FERNÁNDEZ FALCES, ALBA

72660

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Funtzionarioa

PUEYO BOROBIA, CARLA

72991

Reina Sofía ospitalea

Tutera

Funtzionarioa

GARCÍA CAÑADA, DESIREE

61676

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Funtzionarioa

SOLANA MÁRQUEZ, MARÍA LUZ

60462

Aurizko OOLT

Aribe

Funtzionarioa

B2

CASADO NISTAL, SARA

72735

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Lan-kontratudun finkoa, LP

AZNÁREZ ÁLVAREZ, LEYRE

68419

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Lan-kontratudun finkoa, LP

SÁEZ LÓPEZ, ESTIBALIZ CECILIA

7229

El Vergel zahar-egoitza

Iruña

Lan-kontratudun finkoa, LP

BLANCO NAGORE, TERESA

69009

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Lan-kontratudun finkoa, LP

CIREZ GONZÁLEZ, CAROLINA

72757

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Lan-kontratudun finkoa, LP

SOTO GÁMEZ, RAQUEL

9730

San Jose Zentroa

Iruña

Lan-kontratudun finkoa, LP

GONZÁLEZ VERA, SILVIA

72729

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Lan-kontratudun finkoa, LP

Iragarkiaren kodea: F2412212