1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2967/2024 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatu eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 9ko 2645E/2022 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko . Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urtarrilaren 16ko 64E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko urtarrilaren 16an.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2024ko uztailaren 2an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdietako baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu dutenen aldeko izendapen edo kontratazio proposamena.
Jarraian, Irene Galbete Gilisagasti andreak uko egin dio hautapen prozesuari, eta Ana María Cea Casado andreak ez du dokumentazioa aurkeztu horretarako ezarritako epean.
Gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena edo kontratazioa egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) lanpostuan aritzeko:
–Erreserba txanda %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat:
MENDIOROZ LARREA, MARÍA VICTORIA
GALLO TELLECHEA, MARÍA ISABEL
Txanda irekia:
VILLANUEVA GARRUES, SARA RAQUEL
2. Xedatzea izangai hauek lanaldi partzialeko lan-araubideko kontratuarekin kontrata daitezela:
Txanda irekia:
SUEIRO TEJADA, FRANCISCO JAVIER
SEMBEROIZ UDI, NOELIA
JIMÉNEZ AZPARREN, PATRICIA
CASAJÚS ÁLAVA, IGNACIO JESÚS
ELORZ IRIGOYEN, MARÍA ESTHER
GÓMEZ IZQUIERDO, MARÍA JESÚS
LÓPEZ MARTIARENA, MIRIAN
3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
4. Izendatutako izangaiek 2024ko urriaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.
Lanaldi partzialeko lan araubideko kontratua izanen duten izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2024ko urriaren 1ean.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan-kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
6. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | ZENTROA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA |
TD | MENDIOROZ LARREA, MARÍA VICTORIA | 64879 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Funtzionarioa | Iruña |
DT | GALLO TELLECHEA, MARÍA ISABEL | 63868 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Funtzionarioa | Iruña |
I | VILLANUEVA GARRUES, SARA RAQUEL | 68353 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Funtzionarioa | Iruña |
I | SUEIRO TEJADA, FRANCISCO JAVIER | 72971 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Lan-kontratudun finkoa, LP | Iruña |
I | SEMBEROIZ UDI, NOELIA | 72969 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Lan-kontratudun finkoa, LP | Iruña |
I | JIMÉNEZ AZPARREN, PATRICIA | 72968 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Lan-kontratudun finkoa, LP | Iruña |
I | CASAJÚS ÁLAVA, IGNACIO JESÚS | 68441 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Lan-kontratudun finkoa, LP | Iruña |
I | ELORZ IRIGOYEN, MARÍA ESTHER | 72972 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Lan-kontratudun finkoa, LP | Iruña |
I | GÓMEZ IZQUIERDO, MARÍA JESÚS | 72970 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Lan-kontratudun finkoa, LP | Iruña |
I | LÓPEZ MARTIARENA, MIRIAN | 72973 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Lan-kontratudun finkoa, LP | Iruña |
Iragarkiaren kodea: F2412211