1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2966/2024 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatzen dituena, laborategiko teknikari espezialistaren (LTE) lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 9ko 2649E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen laborategiko teknikari espezialisten (LTE) 8 lanpostu, gehienez, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren ekainaren 12ko 1640E/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko ekainaren 12an.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2024ko uztailaren 15ean, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdiko baldintzak betetzen zituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu zutenen aldeko izendapen-proposamena.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, laborategiko teknikari espezialistaren (LTE) lanpostuan aritzeko:
Erreserba txanda %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.
CALLEJA GALIANO, ANDREA
Txanda irekia.
BARADO PARDO, MARÍA ÁNGELES
ARMENDÁRIZ BRUGOS, CRISTINA
VIEDMA BELTRÁN, ADRIANA
GONZÁLEZ FERNÁNDEZ, MARÍA CARMEN
CACHO OCHOA, NOELIA
BALDA RETA, ADRIANA
GONZÁLEZ LARREA, SUSANA
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek 2024ko urriaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | ZENTROA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA |
DT | CALLEJA GALIANO, ANDREA | 68156 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Funtzionarioa | Iruña |
I | BARADO PARDO, MARÍA ÁNGELES | 66970 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Funtzionarioa | Iruña |
I | ARMENDÁRIZ BRUGOS, CRISTINA | 68341 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Funtzionarioa | Iruña |
I | VIEDMA BELTRÁN, ADRIANA | 64019 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Funtzionarioa | Iruña |
I | GONZÁLEZ FERNÁNDEZ, MARÍA CARMEN | 68339 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Funtzionarioa | Iruña |
I | CACHO OCHOA, NOELIA | 61402 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Funtzionarioa | Iruña |
I | BALDA RETA, ADRIANA | 61565 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Funtzionarioa | Iruña |
I | GONZÁLEZ LARREA, SUSANA | 70926 | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Funtzionarioa | Iruña |
Iragarkiaren kodea: F2412208