1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
294/2024 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Begoña Vega López andrea izendatzen baita Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko buru, bitarte baterako.
Foru dekretuaren 54. artikuluak ezartzen du zerbitzuetako, ataletako eta unitateetako buruak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla, horren bidez arautu baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren 11. artikuluan langileen arloan ezarritako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Begoña Vega López andrea izendatzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko buru, bitarte baterako. Izendapenak 2024ko irailaren 1etik aurrerako ondorioak izanen ditu.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Begoña Vega López andreari, eta igortzea Osasun Departamentuko zuzendari nagusiari, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari, O-NOZeko Profesionalen Zuzendaritzara eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 30ean.–Lan Osasuneko zuzendariordea, José Ignacio Aguado Martín, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea ordezkatuz (azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren 12. artikulua).
Iragarkiaren kodea: F2412744