1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
200/2024 EBAZPENA, irailaren 2koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez betetzen baita 2082/2024 Ebazpena, uztailaren 12koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana.
Concepción Aguirre Martínez andreak parte hartu zuen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako sarbide libreko hautapen-prozeduran, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Zurgin-lanen eta Altzarien Fabrikazioa eta Instalazioa espezialitatean (gaur egun, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa), txanda irekian eta gaztelaniaz.
Era berean, Concepción Aguirre Martínez andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 9ko 263E/2023 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen María Concepción Aguirre Martínez andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, oposizioaldiko behin betiko kalifikazioen aurkakoa, Zurgin-lanen eta Altzarien Fabrikazioa eta Instalazioa espezialitatean, gaztelaniaz eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegokoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen-prozedurari dagokiona. Ebazpen horren bidez, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen-prozedura onesten da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-eremuko plazetara sartzeko, bidezkoak diren ondorio guztiekin.
Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren zuzendariaren uztailaren 12ko 2082/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2024ko apirilaren 22ko 103/2024 Epaia betearazi zen. Halaber, baietsi egin zen Concepción Aguirre Martínez andreak Nafarroako Gobernuaren aurka jarritako demanda, eta irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari eskatu zitzaion Concepción Aguirre Martínez andreari ezarritako penalizazioa (bi puntu) ezezta zezala, hautapen-prozesuaren garapenerako ondorio guztiekin. Era berean, ezartzen da jarduera horietatik eratorritako ondorioek eta efektuek ez dutela eraginik izanen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren xede diren plazen esleipendun suertatu diren beste oposiziogileei. Ebazpen horren bidez, hautapen-prozedura bat onetsi zen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-eremuko plazetan.
Zigorra baliogabetu ondoren, kontuan hartu behar da deialdiaren zortzigarren oinarria: "Oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen haztapena, oposizio-lehiaketaren puntuazio orokorra ezartzeko, honako hau izanen da: %60 oposizioaldirako eta %40 lehiaketaldirako". Beraz, bidezkoa da Concepción Aguirre Martínez andrearen puntuazioa handitzea eta, oposizioaldia eta lehiaketaldia batu ondoren, guztira 5,4812 puntu lortzea.
Azaldutakoa oinarri hartuta, Concepción Aguirre Martínez andrea praktiketako funtzionario izendatu behar da, 2024ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 194/2022 Ebazpenean sartu behar da. Ebazpen horren bidez, praktiketako funtzionarioak izendatu ziren, eta praktikaldia egiteko destinoa esleitu zitzaion. Izan ere, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2024ko apirilaren 22ko 103/2024 Epaiaren arabera, destinoa txanda irekian esleitzen zaio.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Betetzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 12ko 2082/2024 Ebazpena, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2024ko apirilaren 22ko 103/2024 Epaia betetzeko emana, zeinaren bidez partzialki baiesten baita Concepción Aguirre Martínez andreak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 9ko 263E/2023 Ebazpenaren aurka jarritako demanda.
2. Concepción Aguirre Martínez andreari emandako puntuazioa 5,4812 puntura igotzea, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko Zurgin-lanen eta Altzarien Fabrikazioa eta Instalazioa espezialitatean.
3. Concepción Aguirre Martínez andrea sartzea Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen-prozeduretan, kidego, espezialitate eta hizkuntzaren arabera gainditutakoen zerrenda bakarretan. Izan ere, prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 163/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, eta, hain zuzen, Concepción Aguirre Martínez andrea sartu behar da Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko Zurgin-lanen eta Altzarien Fabrikazioa eta Instalazioa espezialitatean, 5,4812ko puntuazioarekin.
4. Concepción Aguirre Martínez andrea sartzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 194/2022 Ebazpenaren bidez praktiketako funtzionario izendatuen zerrendan.
Praktiketako funtzionarioen izendapenak 2024ko irailaren 1etik aurrerako ondorioak izanen ditu.
Txanda irekiko destinoa esleitzen zaio Iruñeko "Donibane" Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratuan.
Adierazi behar da praktikaldia egiteko esleitzen zaion destinoa behin-behinekoa dela.
5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren fitxan, Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es/eu/).
6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta praktikaldiko Kalifikazio Batzordeari.
7. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea ez dela administrazio bidea amaitzen. Beraz, ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Iruñean, 2024ko irailaren 2an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
Iragarkiaren kodea: F2412779