1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
194/2024 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren espedientea, hots, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren gainekoa, María Inés Calvo de Miguel andreari dagokionez, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeari begira.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 26an emandako 8/2019 Ebazpenaren bidez, behar ziren hautapen prozedurak onetsi ziren, alde batetik, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko, eta bestetik, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan. Ebazpen hori 2020ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ekoan.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 20an emandako 196/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduretako praktikaldia arautu zen. Prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 13ko 122E/2023 Ebazpenaren bidez, María Inés Calvo de Miguel andreak jarritako aparteko berrikuspen errekurtsoa baietsi zen.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 27ko 180/2023 Ebazpenaren bidez, María Inés Calvo de Miguel andrea praktiketako funtzionario izendatu zen, eta praktikaldia egiteko destinoa esleitu zitzaion.
Deialdiko oinarrietan xedatutakoaren arabera, praktikaldia bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen baten bidez, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Horrez gainera, hautatutako pertsonen zerrendak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igorriko dira, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan. Izendapenaren ondorioak, praktikaldia zein ikasturtetan egin den, hurrengo ikasturteko irailaren 1ean hasiko dira, eta karrerako funtzionarioek egun horretan berean hartu beharko dute destinoaren jabetza.
Ikusirik espedienteko txostenak eta praktikaldiko kalifikazio batzordearen proposamena, bidezko da María Inés Calvo de Miguel andrea "gai" deklaratzea praktikaldietan, praktikaldia gainditu baitu, eta, horrenbestez, karrerako funtzionario izendatzea. Bidezko da, orobat, izendapen hori Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igortzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoetako karrerako funtzionario titulua eman dezan.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren espedientea, hots, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko hautapen prozeduraren gainekoa, María Inés Calvo de Miguel andreari dagokionez.
2. María Inés Calvo de Miguel andrea karrerako funtzionario izendatuko da 2023ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Txanda: Irekia.
Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa.
Espezialitatea: Filosofia gaztelaniaz.
Puntuazioa: 7,5573.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
5. María Inés Calvo de Miguel andrearen izendapena Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroleko Ministeriora bidaltzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario titulua eman dezan.
6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 29an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
Iragarkiaren kodea: F2412671