192. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

193/2024 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita, Carmen Ochoa Sagüés andreari dagokionez, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren espedientea, hots, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko hautapen prozeduren gainekoa.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautapen prozedurak onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuei dagokionez. Ebazpen hori 2021eko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ekoan.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 3an emandako 168/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduretako praktikaldia arautu zen. Prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 24an emandako 193/2022 Ebazpenaren bidez, praktiketako funtzionarioak izendatu ziren eta praktikaldia egiteko destinoa esleitu zitzaien Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduretan hautatutako izangaiei, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan. Prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 25eko 218/2023 Ebazpenaren bidez, Carmen Ochoa Sagüés andreari baimena eman zitzaion 2023-2024 ikasturterako praktikaldia luzatzeko, bat etorriz praktikaldiko kalifikazio batzordeak egindako proposamenarekin eta espedientean bildu diren txostenekin.

Deialdiko oinarrietan xedatutakoaren arabera, praktikaldia bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen baten bidez, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Halaber, hautatzen diren izangaien zerrenda Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroleko Ministeriora igorriko da, kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan. Izendapenaren ondorioak, praktikaldia zein ikasturtetan egiten den, hurrengo ikasturteko irailaren 1ean hasiko dira, eta karrerako funtzionarioek egun horretan berean hartu beharko dute destinoaren jabetza.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 3. artikuluan adierazten denez, emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioak esan nahi du ez dela inolako diskriminaziorik eginen, ez zuzenekorik ez zeharkakorik, sexuagatik, eta, bereziki, amatasunaren ondorioz; era berean, arau beraren 8. artikuluan adierazten denez, emakumeei tratu kaltegarria ematea haurdunaldiarekin edo amatasunarekin zerikusia duen zerbaitegatik sexuagatiko diskriminazio zuzena da. Aurrekoarekin bat etorriz, eta Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroleko Ministerioak departamentu honi jakinarazitako irizpideari jarraikiz, haurdunaldiaren eta ondorengo erditzearen ondorioz legez ezarritako baimen eta lizentziak eskatzeagatik praktikaldia luzatu zaien izangaien izendapenak 2023ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Ikusirik espedienteko txostenak eta praktikaldiko kalifikazio batzordearen proposamena, bidezko da Carmen Ochoa Sagüés andrea "gai" deklaratzea praktikaldietan, praktikaldia gainditu baitu, eta, horrenbestez, karrerako funtzionario izendatzea. Bidezko da, orobat, izendapen hori Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroleko Ministeriora igortzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoetako karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduren espedientea, hots, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko hautapen prozeduraren gainekoa, Carmen Ochoa Sagüés andreari dagokionez.

2. Carmen Ochoa Sagüés andrea karrerako funtzionario bihurtzeko izendapenak 2023ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, bat etorriz Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin.

Txanda: irekia.

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa.

Espezialitatea: Industria Analisi eta Kimika, gaztelaniaz

Puntuazioa: 6,1358.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

5. Carmen Ochoa Sagüés andrearen izendapena Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroleko Ministeriora bidaltzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario titulua eman dezan.

6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 29an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2412673