192. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

192/2024 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea, hamalau izangairi dagokienez. Prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 2an emandako 324/2021 Ebazpenaren bidez, honako prozedura hauek onetsi ziren: batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 3an emandako 167/2022 Ebazpenaren bidez, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozeduraren praktikaldia arautzen da. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 24an emandako 192/2022 Ebazpenaren bidez, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozeduran hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatu ziren eta praktikaldia egiteko destinoa esleitu zitzaien. Prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 25eko 217/2023 Ebazpenaren bidez, hamalau izangairi baimena eman zitzaien 2023-2024 ikasturterako praktikaldia luzatzeko, bat etorriz praktikaldiko kalifikazio batzordeak egindako proposamenarekin eta espedientean bildu diren txostenekin.

Deialdiko oinarrietan xedatutakoaren arabera, praktikaldia bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen baten bidez, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Halaber, hautatzen diren izangaien zerrenda Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroleko Ministeriora igorriko da, kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan. Izendapenaren ondorioak, praktikaldia zein ikasturtetan egiten den, hurrengo ikasturteko irailaren 1ean hasiko dira, eta karrerako funtzionarioek egun horretan berean hartu beharko dute destinoaren jabetza.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 3. artikuluan adierazten denez, emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioak esan nahi du ez dela inolako diskriminaziorik eginen, ez zuzenekorik ez zeharkakorik, sexuagatik, eta, bereziki, amatasunaren ondorioz; era berean, arau beraren 8. artikuluan adierazten denez, emakumeei tratu kaltegarria ematea haurdunaldiarekin edo amatasunarekin zerikusia duen zerbaitegatik sexuagatiko diskriminazio zuzena da. Aurrekoarekin bat etorriz, eta Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroleko Ministerioak departamentu honi jakinarazitako irizpideari jarraikiz, haurdunaldiaren eta ondorengo erditzearen ondorioz legez ezarritako baimen eta lizentziak eskatzeagatik praktikaldia luzatu zaien izangaien izendapenak 2023ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Ikusirik espedienteko txostenak eta praktikaldiaren kalifikazio batzordearen proposamena, bidezko da "gai" deklaratzea praktikaldia gainditu duten hamalau pertsonak eta, horrenbestez, karrerako funtzionario izendatzea. Bidezko da, orobat, izendaturiko pertsonen zerrendak Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroleko Ministeriora igortzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoetako karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

Horiek horrela, eta Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea, hamalau izangairi dagokienez. Prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Ebazpen honen I. eranskinean adierazten diren pertsonak karrerako funtzionario izendatzeak 2024ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta, hala, karrerako funtzionarioek egun horretan hartu beharko dute destinoaren jabetza.

3. Ebazpen honen II. eranskinean adierazten diren pertsonak karrerako funtzionario izendatzeak 2023ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, bat etorriz Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin.

4. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

6. Izendatutako pertsonen zerrenda Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroleko Ministeriora igortzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

7. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 29an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

ANEXO I / I. ERANSKINA

NOMBRAMIENTO FUNCIONARIOS DE CARRERA
KARRERAKO FUNTZIONARIOEN IZENDAPENA

0597 MAESTROS / MAISU-MAISTRAK.

–LEHEN HEZKUNTZA (EUSKARAZ).

TURNO/TXANDA

NOMBRE/IZENA

PUNTUACIÓN/PUNTUAZIOA

LIBRE/IREKIA

SALAS GONZALEZ, ITZIAR

7.0373

ANEXO II / II. ERANSKINA

NOMBRAMIENTO FUNCIONARIOS DE CARRERA
KARRERAKO FUNTZIONARIOEN IZENDAPENA

0597 MAESTROS/ MAISU-MAISTRAK.

–HAUR HEZKUNTZA (EUSKARAZ).

TURNO/TXANDA

NOMBRE/IZENA

PUNTUACIÓN/PUNTUAZIOA

LIBRE/IREKIA

ITURBIDE OLORIZ, IRUNE

7.7777

–LEHEN HEZKUNTZA (EUSKARAZ).

TURNO/TXANDA

NOMBRE/IZENA

PUNTUACIÓN/PUNTUAZIOA

LIBRE/IREKIA

GONZALEZ ALCOZ, LOREA

7,5592

–ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA (GAZTELANIAZ).

TURNO/TXANDA

NOMBRE/IZENA

PUNTUACIÓN/PUNTUAZIOA

LIBRE/IREKIA

CHUECA SERRANO, VERONICA

7,2833

–HAUR HEZKUNTZA (GAZTELANIAZ).

TURNO/TXANDA

NOMBRE/IZENA

PUNTUACIÓN/PUNTUAZIOA

LIBRE/IREKIA

FALCES CABRERA, LEYRE

7,9067

–LEHEN HEZKUNTZA (GAZTELANIAZ).

TURNO/TXANDA

NOMBRE/IZENA

PUNTUACIÓN/PUNTUAZIOA

LIBRE/IREKIA

GUTIERREZ BAYO, CAROLINA

8,5867

LIBRE/IREKIA

IRAZOLA ALFARO, MARIA

8,3457

LIBRE/IREKIA

SOTO SANCHEZ, LAURA

7,7659

LIBRE/IREKIA

VALLES SERRANO, RUT

7,7048

LIBRE/IREKIA

MOÑINO SANCHEZ, VANESSA

7,6016

LIBRE/IREKIA

IRISARRI CUADRADO, MAIDER

7,4093

LIBRE/IREKIA

ASIAIN ALCOYA, PATRICIA

7,2256

–PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA (GAZTELANIAZ).

TURNO/TXANDA

NOMBRE/IZENA

PUNTUACIÓN/PUNTUAZIOA

LIBRE/IREKIA

ERBITI FABER, OIHANE

6,6633

LIBRE/IREKIA

GOMEZ OÑATE, RAKEL

6,6253

Iragarkiaren kodea: F2412674