1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
271E/2024 FORU AGINDUA, irailaren 3koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, José Carlos Bajo López jauna, Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra Sustatzeko Bulegoko burua.
Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea José Carlos Bajo López jauna, Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra Sustatzeko Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuengatik eskerrak ematea. Kargu-uzteak 2024ko irailaren 5etik aurrerako ondorioak izanen ditu.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko irailaren 3an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2412827