1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
268E/2024 FORU AGINDUA, irailaren 3koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Ekhiñe Pla Amigot andrea izendatzen duena Programen Dinamizazioaren, Proiektu Estrategikoen eta Tokiko Agenden Bulegoko buru, bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren adostasuna.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Ekhiñe Pla Amigot andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, izendatzea Programen Dinamizazioaren, Proiektu Estrategikoen eta Tokiko Agenden Bulegoko buru, bitarte baterako. Izendapenak 2024ko irailaren 9tik aurrerako ondorioak izanen ditu.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, bai eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari ere.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko irailaren 3an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2412824