192. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

102E/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 29koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Álvaro Navascués Martín jauna, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko I+G+b Zerbitzuko SINAIren Bikaintasuna Sustatzeko Ataleko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Álvaro Navascués Martín jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko I+G+b Zerbitzuko SINAIren Bikaintasuna Sustatzeko Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak eta egun horixe da, hain zuzen, burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea I+G+b Zerbitzura, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusira, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2024ko abuztuaren 29an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo.

Iragarkiaren kodea: F2412697