192. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

804E/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 26koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Laura Rufina Pérez Villanueva andrea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Modernizazio eta Dibulgazio Ataleko burua.

Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak bere hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan hala xedatzen baitu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan eskudantziak, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandakoak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Laura Rufina Pérez Villanueva andrea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Modernizazio eta Dibulgazio Ataleko burua, 2024ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora eta Sustapen eta Eraldaketa Digitalaren Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 26an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2412746