Iragarkia
191. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 19a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
353/2024 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira Labor-ESO programaren deialdiko oinarri arautzaileak; programa horren hartzaileak dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak, zehazki 2024-2025 ikasturtean ari direnak curriculum dibertsifikaziorako programa batean, Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxeetan.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 1. artikuluan ezartzen duenez, arau horren oinarrizko printzipioetako bat malgutasuna da, hezkuntza egokitu dadin ikasleek dituzten gaitasun, interes, itxaropen eta behar desberdinetara eta bai beraiek bai gizarteak izaten dituzten aldaketetara. Era berean, 22.3 artikuluak xedatzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan arreta berezia emanen zaiola ikasleen hezkuntza eta lanbide arloko orientazioari.
Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzarako curriculuma ezartzen duen ekainaren 29ko 71/2022 Foru Dekretuak xedatzen duenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren printzipio orokor eta pedagogikoetan arreta berezia izanen du ikasleen hezkuntza eta lanbide arloko orientazioak.
Labor-ESO hezkuntza programa bat da, 2009-2010 ikasturteaz geroztik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei laguntzen diena lan mundura gerturatzen aukera emanez enpresa edo erakunde batean hezkuntza egonaldiak egiteko bi astez. Jarduera osagarri bat da, institutu bakoitzean Orientazio Departamentuak garatzen duen Ikasketa eta Lanbide arloko Orientaziorako Planaren barruan.
Ez da lan-jarduera bat, hezkuntza-jarduera bat baizik, nahiz eta institututik kanpo, hau da, enpresa batean gauzatzen den. Ikasleen prestakuntza integralaren ikuspegitik sustatzen da.
Jarduera horri esker ikasleek lan errealitatea hobeki ezagut dezakete eta, horrez gain, jarduerak bide ematen du ekintzailetza sustatzeko, eta ikasleek hobeki ezagutzeko beren burua eta beren trebetasunak, gaitasunak eta interesak, horrek prestakuntza hobea emanen baitie beren etorkizun akademikoaz eta profesionalaz erabakiak hartzeko orduan.
Hasiera batean, programa hau zuzentzen zitzaien curriculum dibertsifikaziorako programa batean ari ziren laugarren mailako ikasleei, baina, esperientziaren emaitza onak ikusirik, komeni da ekimenari jarraipena ematea.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Labor-ESO programari dagozkion prestakuntza egonaldiek bete beharreko betebeharrak eta baldintzak onestea. Ebazpen honen eranskinetan jaso dira.
2. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean izanen ditu ondorioak.
3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Inklusio Atalera, Orientazio Bulegora eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 13an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
I. ERANSKINA.–OINARRIAK
Lehena.–Xedea eta aplikazio eremua.
Ebazpen honen xedea da deialdia egitea Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxeentzat, 2024-2025 ikasturtean parte har dezaten Labor-ESO programan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleek, curriculum dibertsifikaziorako programa batean ari direnek, enpresetan edo beste erakunde batzuetan prestakuntza egonaldiak egin ditzaten.
Bigarrena.–Hartzaileak.
1. Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten duten eta funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxeek.
2. Deialdi honetan aipatzen den Labor-ESO programa 2024-2025 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailan arituko diren ikasleei zuzendurik dago, curriculum dibertsifikaziorako programa batean parte hartuko dutenei.
Hirugarrena.–Prestaketa lanak eta prestakuntza egonaldiak.
1. Labor-ESO programa modu egokian garatzeko, ikastetxe bakoitzak beharrezkoak diren prestaketa lanak eginen ditu eta Labor-ESO programako prestakuntza egonaldietan hartuko du parte. Ikasleek, betiere, borondatez hartuko dute parte egonaldi horietan.
2. Labor-ESO programari dagozkion prestakuntza egonaldien helburua da ikasleen ikasketak osatzea eta ikasleak lan mundura gerturatzea, beraien trebetasunak eta gaitasunak hobeki ezagutzeko eta etorkizun akademikoaz eta profesionalaz erabakiak hartzen laguntzeko.
3. Kasuan kasuko enpresan edo erakundean eginen diren prestakuntza egonaldiak bi astekoak izanen dira eta ikasturtean zehar eginen dira. Egonaldi horietan ikasleek oinarrizko lan edo zereginak hartuko dituzte beren gain, haien adinerako eta esperientziarako egokiak direnak, eta horietan prozesuaren hezkuntza alderdiak nabarmenduko dira une oro.
Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko modua, epea eta tokia.
1. Eskaera Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari zuzenduko zaio, II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera, behar bezala beteta eta ikastetxeko zuzendariak sinatuta.
2. Eskaerak enpresetako edo erakundeetako prestakuntza egonaldiak hasi aurretik aurkeztuko dira.
3. Eskaera (II. eranskina) dokumentazio hau erantsita aurkeztuko da, eta ikastetxearen zaintzapean geldituko da dokumentazio hau:
–Klaustroaren eta eskola kontseiluaren bilkurako ziurtagiria, ikastetxeko idazkariak emana, Labor-ESO programako parte-hartzea jasoko duena. Ziurtagiria III. eranskinaren arabera bete beharko da (ziurtagiria ikastetxean bertan zainduko da).
–Familien edo legezko tutoreen baimenak, ikasleek enpresetan edo erakundeetan egiten diren prestakuntza egonaldietan parte hartzeari buruzkoak. Baimenak V. eranskinaren arabera bete beharko dira (baimenak ikastetxean bertan zainduko dira).
–Ikastetxearen eta enpresa edo erakunde laguntzaileen arteko hitzarmenak, VI. eranskinaren araberakoak (hitzarmen horiek enpresetan edo erakundeetan prestakuntza egonaldiak hasi aurretik beteko dira, eta ikastetxean bertan zainduko dira).
Horiekin batera, IV. eranskina aurkeztuko da, parte hartzen duten ikasleen, irakasleen, enpresen eta erakundeen zerrendarekin; zerrenda hori bete ondoren, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura bidaliko da enpresetako edo erakundeetako prestakuntza egonaldiak hasi aurretik.
4. Aurrekoa ukatu gabe, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak egoki iruditzen zaion dokumentazio osagarria eskatzen ahalko du.
Bosgarrena.–Parte hartzen duten ikastetxeen betebeharrak.
Deialdi honetan hautatzen diren ikastetxeek betebehar hauek izanen dituzte:
a) Programa modu egokian betetzeko beharrezkoak diren prestaketa jarduerak egitea 2024-2025 ikasturtean.
b) Programa urteko programazio orokorrari eranstea, eta haren ezarpena bermatzeko beharrezkoak diren antolaketa eta koordinazio alderdiak aurreikustea.
c) Ikasleek Labor-ESO programari dagozkion enpresetan edo erakundeetan prestakuntza egonaldiak egiten dituztela ziurtatzea.
Seigarrena.–Baimena.
Programan parte hartu aurretik, ikastetxeek informazioa helaraziko diete familiei Labor-ESO programari buruz, eta ikasleen baimena eskatuko dute edo, adingabeen kasuan, haien gurasoena edo legezko ordezkariena, enpresetako edo erakundeetako prestakuntza egonaldietan parte hartzeko. Baimen hori V. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da. Baimenak ikastetxeak berak zainduko ditu.
Zazpigarrena.–Programaren koordinazioa.
1. Ikastetxeak koordinatzaile bat izendatu beharko du, programa behar bezala betetzeaz arduratu dadin irakasle kolaboratzaileekin batera.
2. Prestakuntza egonaldiak gainbegiratzeko, koordinatzaileak eta parte hartzen duten irakasleak harremanetan egonen dira ikasleekin eta enpresekin edo erakundeekin programa garatzen den bitartean. Horrez gain, lan hauek izanen dituzte: egonaldien jarraipena eta ebaluazioa, emaitzen balorazioa ezarritako helburuekin alderatuta, ondorioak eta hobekuntzarako proposamenak, baldin badaude, guztia VII., VIII. eta IX. eranskinetako ereduen arabera.
3. Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak berrikuntzako jardueren arloko 15 orduko ziurtagiria emanen die irakasle koordinatzaileei eta 10 ordukoa, berriz, programan parte hartzen duten irakasleei.
Zortzigarrena.–Jarraipena eta ebaluazioa.
Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak, Orientazio Bulegoaren bidez, programa ahalik eta hobekien garatzeko egokitzat jotzen duen aholkularitza emanen du.
Bederatzigarrena.–Baliogabetzeko kasuak.
Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak, ikastetxe interesduneko zuzendariari entzunaldia eman ondoren, emandako baimena baliogabetzen ahalko du, eta prestakuntza egonaldietako parte-hartzea eten, kasu hauetan:
a) Ikastetxeak berak eskaera arrazoitua eginda, koordinazio pedagogikorako batzordeak proposatuta irakasleen klaustroak onartu ondoren, eta eskola kontseiluak txostena eman ondoren.
b) Programa betetzean arazoak atzematen direnean, baimena baliogabetzea komenigarri egiten dutenak.
c) Ebazpen honetan xedatutakoa betetzen ez denean, bereziki laugarren atalean ezarritako betebeharrak.
II. ERANSKINA.–LABOR-ESO PROGRAMAN PARTE HARTZEKO ESKAERA
(20.......-20...... ikasturtea)
…………………………………………………………………………………………… jaunak/andreak,
............................................................……………………………………… ikastetxeko zuzendariak,
EGIAZTATZEN DU:
Labor-ESO programan parte hartzen duela.
ZIURTATZEN DU ONDOKO DOKUMENTUAK DAUDELA:
- Klaustroaren bilkurako ziurtagiria, ikastetxeko idazkariak emana, Labor-ESO programan parte hartzeko onespena jasotzen duena. III. eranskinaren arabera bete beharko dena (ziurtagiria ikastetxean bertan zainduko da).
- Familien edo legezko tutoreen baimenak, ikasleek enpresetan edo erakundeetan egiten diren prestakuntza egonaldietan parte hartzeari buruzkoak. Baimenak V. eranskinaren arabera bete beharko dira (baimenak ikastetxean bertan gordeko dira).
- Parte hartzen duten ikasleen, irakasleen, enpresen eta erakundeen zerrenda, IV. eranskinaren araberakoa (agiria bete ondoren, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura bidaliko da enpresetako edo erakundeetako prestakuntza egonaldiak hasi aurretik).
- Ikastetxearen eta enpresa edo erakunde laguntzaileen arteko hitzarmenak, VI. eranskinaren araberakoak (hitzarmen horiek enpresetan edo erakundeetan prestakuntza egonaldiak hasi aurretik beteko dira, eta ikastetxean bertan gordeko dira).
Ikastetxearen zigilua
Agiri hau bidali da Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, data honetan: ……………………………………..........................................................................................................................................
Zuzendariaren sinadura
III. ERANSKINA.–IKASTETXEKO IDAZKARIAREN ZIURTAGIRIA, KLAUSTROAK HARTUTAKO ERABAKIARI BURUZKOA
…………………………………………………………………………………………… jaunak/andreak,
............................................................………………………………………… ikastetxeko idazkariak,
EGIAZTATZEN DU:
..............(e)ko .........................aren .......(e)(a)n egindako bilkuran klaustroak onetsitako UPOn Labor-ESO programa sartu dela.
Halaber, UPO hori eskola kontseiluan aurkeztu zela ....... (e)ko .............. aren ....... (e)(a)n egindako bileran, eta Labor-ESO programa sartu dela.
Lekua eta eguna ...........................................................................................
Ikastetxearen zigilua
Sinatua: ..............................................................
Ikastetxean bertan gorde beharreko dokumentua.
IV. ERANSKINA.–PARTE HARTZEN DUTEN IKASLEEN, IRAKASLEEN, ENPRESEN ETA ERAKUNDEEN ZERRENDA
IKASTETXEA | HERRIA |
IKASLEAK | ||
Lehen deitura | Bigarren deitura | Izena |
JARDUERAREN KOORDINATZAILEA | |
Deiturak eta izena | NANa |
PARTE HARTUKO DUTEN IRAKASLEAK | |
Deiturak eta izena | NANa |
ENPRESA EDO | ENPRESA EDO | ENPRESA EDO | ENPRESA EDO | PK | HERRIA | HELBIDE ELEKT. |
V. ERANSKINA.–FAMILIAREN BAIMENA
....................................................................................................................................... jaunak/andreak,
.............................................................................................................................................. ikastetxeko ................................................................................................................ ikaslearen gurasoak/tutoreak,
baimena ematen dut ikasturte honetan antolatu den Labor-ESO programan parte har dezan, enpresa edo erakunde laguntzaile batean.
.............................................(e)n, 20......(e)ko .....................................aren ........(e)(a)n.
Sinadura:
Ikastetxean bertan gorde beharreko dokumentua.
VI. ERANSKINA.– ........................... ZENBAKIKO AKORDIO ESPEZIFIKOA
Alde batetik:
Izen-deiturak: .................................................................................................................................... NAN zenbakia: ...................................................................
Ondoko ikastetxeko zuzendari den aldetik:1: ............................................................................(e)ko ".........................................................................................................................................................." BHI.
Ikastetxearen kodea: ..............................., herria/hiria: ...........................................................................
Kalea/plaza: ..............................................................................................................., PK: ....................
IFKa: .................................................., telefonoa: ………………………, faxa: .......................................
Bestetik:
Izen-deiturak: .................................................................................................................................., NAN zenbakia: ...................................................................
Enpresa edo erakunde laguntzaile honen legezko ordezkaria den aldetik: ..............................................
........................................................................................................................................................................
Herria/hiria: ................................................................................, probintzia: .........................................
Kalea/plaza: ................................................................................................................., PK: ....................
IFKa/IFZa: ......................................
ADIERAZTEN DUTE:
- Bi aldeek agiri hau izenpetzeko ahalmena eta legezkotasuna onartzen diotela elkarri.
- AKORDIO honen helburua dela ordezkatzen dituzten entitateen arteko lankidetza, Labor-ESO PROGRAMAREN barnean jarduera osagarri bat garatzeko.
ERABAKITZEN DUTE:
- Labor-ESO PROGRAMAREN barnean, jarduera osagarri bat egiteko AKORDIO hau izenpetzea, indarreko araudiaren arabera. Hartara, bi aldeek aitortzen dute araudi hori ezagutzen dutela eta berariaz eta erreserbarik gabe onartzen dutela, agiri honen atzealdean dauden klausulen arabera.
- Akordio honek indarra duen bitartean hari gehituko zaizkio hartan sartutako ikasleen zerrenda izendunak, ikasle horiek enpresan edo erakundean egin beharreko jardueren programazioa, eta haien jarraipena eta ebaluazioa errazteko agiriak, beti Hezkuntza Departamentuak onetsitako eredu normalizatuen arabera.
.............................................(e)n, 20......(e)ko .....................................aren ........(e)(a)n.
Ikastetxeko zuzendaria Sinatua: | Enpresa edo erakunde laguntzailearen ordezkaria Sinatua: |
(1) Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa onesten duen otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Klausulak
Lehena.–Akordio honen "Parte-hartzaileen zerrenda" izeneko eranskineko ikasleek hitzarmena sinatu duen enpresaren edo erakundearen lantokian edo lantokietan eginen dituzte programatutako jarduerak edo, hala behar bada, enpresak edo erakundeak ekoizpena egiten duen tokietan eta horrek ez du berekin ekarriko inolako lan harremanik enpresarekin edo erakundearekin.
Bigarrena.–Enpresak edo erakundeak hitzematen du ikastetxearekin aldez aurretik erabakitako jarduera programa beteko duela, programa horren jarraipena eginen duela eta ikasleen bilakaera baloratuko duela eta, ikastetxeko tutorearekin batera, egin beharreko lanak berrikusiko dituela, jarduera hasi ondoren eta beharrezkoa bada.
Hirugarrena.–Ikasle bakoitzak egindako jardueren jarraipen eta ebaluazio agiria izanen du eta enpresaren edo erakundearen arduradunak gainbegiratuko du, ikastetxeko tutorearekin elkarlanean. Agiri horretan agertuko dira enpresan edo erakundean egindako jarduerarik adierazgarrienak, dataren eta emaitzen erregistroarekin. Emaitza horiek ikastetxeko tutoreak beteko duen jarraipen eta ebaluazio fitxan agertuko dira.
Laugarrena.–Lantokian egin beharreko jarduerak koordinatzeko, enpresak edo erakundeak arduradun bat izendatuko du eta haren lana izanen da ikasleei orientabideak eman eta haien kontsultak erantzutea, ikastetxeko irakasle-tutorearekiko harremanak erraztea eta ebaluaziorako balorazio txostenak prestatzea. Horretarako, ikastetxeko irakasle-tutoreari erraztasunak emanen dizkio enpresan edo erakundean sartzeko eta prozesua baloratzeko eta gainbegiratzeko.
Bosgarrena.–Enpresa edo erakunde laguntzaileak ezin du plantillako lanpostu bat ere bete, ezta bitarteko gisa ere, enpresan jarduerak egiten dituen ikaslearekin. Jarduera hasi baino lehenago, akordio honen eta bertan parte hartzen duten ikasleen zerrendaren berri emanen zaie beti langileek enpresan edo erakundean dituzten ordezkariei eta Lan Ikuskapenari.
Seigarrena.–Ikasleek ez dute inolako dirurik jasoko enpresan lanean ari diren bitartean.
Zazpigarrena.–Akordio hau azkendu daiteke hitzartutako epea bukatzen denean eta aldeetako edozeinek deusezta dezake aldeetako batek salatuz gero. Aldeetako batek hala egin nahi badu, beste aldeari jakinarazi beharko dio gutxienez hamabost egun lehenago eta ondoko arrazoiak tarteko direla:
a) Ikastetxeak, enpresak edo erakunde laguntzaileak jarduerak bertan behera uztea.
b) Programatutako jarduerak garatzea galarazten duen ezinbesteko arrazoia.
c) Lankidetzarako akordio espezifikoan ezarritako klausulak ez betetzea, jardueren desegokitasun pedagogikoa edo, programatutako jarduerak egiteari dagokionez, kasu bakoitzean indarra duten arauak haustea.
d) Ikastetxeko zuzendaria eta enpresa edo erakunde laguntzailea ados badira.
Era berean, alde sinatzaileetako edozeinek akordioa deusezta dezake ikasle bati edo ikastalde bati dagokionez, eta ikasle edo ikastalde hori hitzarmenetik bazter daiteke ikastetxearen, enpresaren edo erakunde laguntzailearen alde bakarreko erabakiarekin edo bi aldeek adostasunez hartutako erabakiarekin, ondoko arrazoi hauek tarteko:
e) Justifikatu gabeko bertaratze eta/edo puntualtasun hutsegiteak egiten badituzte.
f) Jokabide desegokiagatik edo aprobetxamendu ezagatik, aldez aurretik interesdunak esateko duena entzunik.
Era berean, enpresa edo erakunde laguntzaileak lantokietako langileen ordezkariei azalduko die zein diren lankidetza hitzarmenari lotutako ikasleek garatuko duten programaren berariazko edukia, betiere hura sinatu aurretik, jarduerak, egutegia eta haien ordutegia, eta zein lantokitan eginen diren.
Zortzigarrena.–Jarduera garatu bitartean enpresan edo erakundean gertatzen ahal diren gorabeherak Nafarroako Gobernuak izenpetuko duen erantzukizun zibileko polizak estaliko ditu, baldin eta harremanik bada kaltearen eta hezkuntza-jardueraren artean.
Bederatzigarrena.–Une oro, ikasleak gainean eramanen ditu NANa eta ikastetxeko identifikazio txartela.
Hamargarrena.–Ikastetxeak enpresa edo erakunde kolaboratzailera bidaliko ditu akordio honen kopia bat eta aldi bakoitzean enpresan edo erakundean lanean ari diren ikasleen zerrendak.
Hamaikagarrena.–Akordio honek 2025eko ekainaren 30era arteko balioa izanen du.
Ikastetxean bertan gorde beharreko dokumentua.
Ikastetxearen eta enpresaren edo erakundearen arteko akordioari eransteko (VI. eranskina)
"Parte-hartzaileen zerrenda"
.......... zenbakiko akordioan dauden parte-hartzaileen zerrenda, 20...(e)ko ................................aren .......................(e)(a)n sinatua .................................(e)ko ......................................... BHIren eta ..................................................... enpresaren edo erakundearen artean, Labor-ESO programaren jarduera osagarria egiteko. |
Lankidetzarako berariazko AKORDIOAren laugarren klausula betez, ikastetxeko irakasle-tutore .………………………………………………………… jn./and. izendatzen dugu, eta enpresaren arduradun ………………………….………………………….….. jn./ and.
DEITURAK ETA IZENA | NANa | ORDU KOP. | NOIZ EGINEN DIREN |
Egin beharreko lanak:
IKASLEA | |
ZENTROA |
ENPRESA EDO ERAKUNDEA: ....................................................................................................................................... JARDUERA SEKTOREA: ............................................................................................................................................... ARLOA EDO DEPARTAMENTUA: ................................................................................................................................... TUTOREA: ....................................................................................................................................................................... |
EPEALDIA: ____/____/_______ - ____/____/_______ |
Prestakuntza postua (labur deskribatu):
.........................................................................................................................................................................
.........................................................................................................................................................................
EGIN BEHARREKO LANAK (zerrenda) |
1) 2) 3) 4) 5) |
Tutorea: | Enpresako edo erakundeko arduraduna: |
Sinatua: | Sinatua: |
.............................................(e)n, 20......(e)ko .....................................aren ........(e)(a)n.
Ikastetxean bertan gorde beharreko dokumentua.
VII. ERANSKINA.–IKASLEENTZAKO EBALUAZIO FITXA
DATU PERTSONALAK ETA LABOR-ESO PROGRAMARI DAGOZKIONAK | ||
Izena | ||
Institutua | ||
Egunak | ||
ENPRESAREN EDO ERAKUNDEAREN DATUAK | ||
Izena | ||
Helbidea Kalea Herria Posta barrutia | ||
Enpresako edo erakundeko tutorea | IZENA | |
LANPOSTUA | Kudeatzailea Arduraduna Enplegatua Beste batzuk (zehaztu): | |
JARDUERAREN EBALUAZIOA (adierazi X batez) | |||||
OSO ONA | ONA | ARRUNTA | HALA- | TXARRA | |
Bertaratzea | |||||
Puntualtasuna | |||||
Tutorearekiko harremana | |||||
Beste langile batzuekiko harremana | |||||
Balorazio orokorra | |||||
Zer ikasi dudan | |||||
Gutxien gustatu zaidana | |||||
Balorazio kualitatiboa | |||||
Tokia | Eguna | Sinadura |
Oharra: Enpresako edo erakundeko egonaldia amaitu eta fitxa bete ondoren, ahalik eta lasterren entregatu behar zaio Labor-ESOko irakasle arduradunari.
Ikastetxean bertan gorde beharreko dokumentua.
VIII. ERANSKINA.–ENPRESA EDO ERAKUNDEARENTZAKO EBALUAZIO FITXA
ENPRESAREN EDO ERAKUNDEAREN DATUAK | ||
Izena | ||
Helbidea | ||
Txostenaren egilea | IZENA | |
LANPOSTUA | Kudeatzailea Arduraduna Tutorea Beste batzuk (zehaztu): | |
IKASLEAREN DATUAK ETA LABOR-ESO PROGRAMARI DAGOZKIONAK | |
Izena | |
Institutua/ikastetxea | |
Helbidea | |
Herria | |
Labor-ESO programako datak | |
JARDUERAREN EBALUAZIOA (adierazi X batez) | |||||
OSO ONA | ONA | ARRUNTA | HALA- | TXARRA | |
Bertaratzea | |||||
Puntualtasuna | |||||
Jarrera orokorra | |||||
Erakutsitako interesa | |||||
Tutorearekiko harremana | |||||
Beste langile batzuekiko harremana | |||||
Ekimenerako gaitasuna | |||||
Prestaketa | |||||
Balorazio orokorra | |
Oharrak (hala badagokio) |
Tokia | Eguna | Sinadura |
Oharra: Behin fitxa bete ondoren, helarazi lehenbailehen ikastetxera, ikasleari berari emanez edo postaz bidalita.
Ikastetxean bertan gorde beharreko dokumentua.
IX. ERANSKINA.–IRAKASLEENTZAKO EBALUAZIO FITXA
IRAKASLEAREN DATUAK | |
Izena | |
Ikastetxea | |
IKASLEAREN DATUAK ETA LABOR-ESO PROGRAMARI DAGOZKIONAK | ||
Izena | ||
Egunak | ||
ENPRESAREN/ERAKUNDEAREN DATUAK | ||
Izena | ||
Helbidea | ||
Norekin izan diren harremanak | IZENA | |
LANPOSTUA | Kudeatzailea Arduraduna Tutorea Beste batzuk (zehaztu): | |
Enpresatik edo erakundetik jasotako datuak | |
Ikaslearengandik jasotako datuak | |
Beste ohar batzuk: |
Tokia | |
Eguna | |
Sinadura |
Oharra: Fitxa bete ondoren, LABOR-ESOko koordinatzaileari eman behar zaio.
Ikastetxean bertan gorde beharreko dokumentua.
Iragarkiaren kodea: F2412086
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
