1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
3687E/2024 EBAZPENA, irailaren 12koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearena, zeinaren bidez baimendutako gastua 960.402,32 euro handitzen baita toki-erakundeetako prestakuntza- eta enplegu-tailerrak finantzatzeko 2024an.
Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 3ko 1826E/2024 Ebazpenaren bidez, toki-erakundeek prestakuntza- eta enplegu-tailerrak egiteko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren 2024rako. DDBN: 767000.
Hasieran 2.000.000 euroko gastua baimendu zen, "Lantegi-eskolen programak eta programa espezifikoak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950002 96200 4819 242200 aurrekontu-partidaren kargura.
Adierazitakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikulua ere bete behar da, ezartzen duena dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 55. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Deialdiari buruzko aipatu ebazpen horren 4. puntuan adierazten da 3.000.000 euroko gehieneko zenbateko gehigarria baimentzen ahalko dela.
Hasieran esleitutako zenbatekoa agortu denez, 960.402,32 euroko kopurua baimentzea proposatzen da, prestakuntza- eta enplegu-tailer horien kudeaketak eragindako gastuei aurre egiteko; diru hori Nafarroako Gobernuko 2024ko gastuen aurrekontuko "Lantegi-eskolen programak eta programa espezifikoak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950002 96200 4819 242200 partidaren kargura ordainduko da.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 960.402,32 euroko gastu gehigarria baimentzea toki-erakundeetako prestakuntza- eta enplegu-tailerrak finantzatzeko 2024an, 2024ko Gastuen Aurrekontuko "Lantegi-eskolen programak eta programa espezifikoak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950002 96200 4819 242200 partidaren kargura.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko irailaren 12an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2413308