2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Proiektua, "Uraren goi hornidurako hodi nagusia La Pedreratik (3. fasea). Funesko adarra". Jendaurrean jartzea
Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2024ko irailaren 12an egin bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
Lehena.–Honako proiektu tekniko hau onestea: "Uraren goi hornidurako hodi nagusia La Pedreratik (3. fasea). Funesko adarra". Proiektua idatzi du MKR Ingeniería & Arquitectura SL Unipersonal enpresak.
Bigarrena.–Hasiera batez onestea aipatutako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: I. eranskinean ageri da.
Hirugarrena.–Proiektuaren onura publikoa aitortu eta deklaratzea, bai eta proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak okupatu beharra ere, nahitaez desjabetzeko, onespenak hori baitakar inplizituki berekin; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Laugarrena.–Jendaurrean jartzea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, 15 egun baliodunean, interesdunek aukera izan dezaten egoki iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egiteko, eta idatziz aurkezteko zerrendan argitaratutako akatsak; horretarako, eskura izanen dituzte proiektua eta lurzatien planoak Azkoiengo udaletxean eta Mairagako Mankomunitatearen egoitzan (San Salbatore kalea 11, behea, 31300 Tafalla - Nafarroa). Hori guztia, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluari jarraikiz.
Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta, era berean, paratzea Azkoiengo Udalaren eta Mairagako Mankomunitatearen iragarki-tauletan. Orobat, iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.
Seigarrena.–Erabaki hau ukitutakoei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tafallan, 2024ko irailaren 13an–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
1. ERANSKINA.–PROIEKTUA: URAREN GOI HORNIDURAKO HODI NAGUSIA LA PEDRERATIK (3. FASEA). FUNESKO ADARRA
Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda
FINKA ZK. | JABEA | ZERBITZU MOTA | KATASTROKO DATUAK | ZORTASUNA (m²) | ALDI BATERAKO OKUP. (m²) | BEHIN BETIKO OKUP. (m²) |
Pol. | Lurz. | Azpilurz. |
AZKOIENGO UDAL MUGARTEA |
PE-01 | Guindulain Guerendiain, Jorge Marzo Solana, Javier Solana Solana, María Teresa Guindulain Cabeza, Marta Guindulain Cabeza, Silvia | Akueduktua | 10 | 782 | B | 30,66 | 64,58 | 23,40 |
Iragarkiaren kodea: L2413318