2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Dirulaguntzen deialdia, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zikloetan matrikulatutako ikasleek nahitaezkoak dituzten testu liburuen eta ariketa koadernoen gastuaren zati bat ordaintzeko. Laburpena. 2024-2025 ikasturtea
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 784656.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin, hain zuzen ere, 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/784656).
Lehena.–Onuradunak: Laguntza hauek eskola-adineko adingabeak dituzten familiendako dira. Adingabeek egon behar dute Azkoiengo udalerrian erroldatuta eta Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta 2024-2025 ikasturtean.
Bigarrena.–Xedea: Ikasturtea hasteak dakartzan gastuen zati bat ordaintzea, apalagoa izan dadin nahitaezko zenbait testu-libururen gastua, Nafarroako Gobernuak bere gain hartu ez duenean doakoak izateko, baita hurrengo ikasturterako ezinbestekoak diren ariketa koadernoen eta matrikula egiten denean ikastetxean ordaindu beharreko fotokopien gastua ere.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).
Laugarrena.–Zenbatekoa: 5.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: 2024ko irailaren 16tik urriaren 16ra izanen da eskabideak aurkezteko epea.
Azkoienen, 2024ko irailaren 10ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2413140