2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Deialdia, pertsona eta/edo familiendako laguntza ekonomiko zuzenak arautzen dituena. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 764816.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin, hain zuzen ere, 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/764816).
a) Onuradunak:
1) Eskatzailea 18 urtetik gorakoa izatea, edo adingabe emantzipatua, bere ardurapean adingabeak dituena.
2) Familia-unitatea erroldatua egotea bere erreferentziako oinarrizko gizarte zerbitzuaren oinarrizko eskualdeko herrietako batean 3 hilabete lehenagotik, gutxienez.
3) Eskatzailearen eta familia-unitateko kideen baliabide ekonomikoen (eskaera egiteko uneko baliabideak) eta familia-unitate horren osaera dela-eta legokiokeen Errenta Bermatuaren (EB) arteko zatidura ziurtatu ondoren, zatidura horretan uneko urtean indarrean dagoen Errenta Bermatuaren 1,5 edo gutxiago izaten duten pertsonak edo familia-unitateak.
4) Familia-unitateko kide guztien ondasun higigarriak, eskaera egiten den unean, ezin dira izan handiagoak azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legean ezarritako ondasun higigarri konputagarriak baino. Foru lege horren bidez arautu ziren gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideak.
5) Familia-unitateko kide guztien ondasun higiezinen katastro-balioa, ohiko bizilekua kenduta, ezin da izan handiagoa kide bateko familia-unitateentzako urtebeteko errenta bermatua halako hamar baino. Baldintza hori ez da bete beharko justifikatzen denean ezinezkoa izan dela ondare hori diru bihurtzea.
6) Gastu zehatzei aurre egiteko zailtasunak izatea, eta gastu horiek ordaintzea beharrezkoa izatea gizarte-bazterketako egoerak prebenitzeko edo halakoak saihestu edo arintzeko.
7) Alegatutako premia ez egotea jasota Eskubide Sozialetako Departamentuaren Aparteko Laguntzak deritzon agirian, eta jasota egonez gero, urgentziazko esku-hartzea behar izatea, gaitz larriagoak saihestearren. Urgentzia hori modu objektiboan azaldu beharko da; ahal dela, agiri bidez.
8) Eskaera egiteko unean, eskatzaileak egunean izan beharko ditu Orkoiengo oinarrizko eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekiko obligazio guztien ordainketak. Orobat, ezin du itzultzeke eduki Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren aurrerapenik, eta laguntza guztiak justifikatuta eduki behar ditu.
9) Salbuespenez, laguntzen onuradunak izaten ahalko dira, ezarritako baldintzak bete gabe ere, arrazoi handiak edo premia larria dagoela frogatzen bada txosten tekniko baten bidez, horren ondorioz kalte konponezinak etortzen ahal direnean.
b) Xedea: deialdi honen xedea da araubide bat ezartzea, dirulaguntzak emateko, 2024an eta hurrengo ekitaldietan, Orkoiengo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko oinarrizko eskualdeko edozein herritan erroldatuta dauden familia-unitateei, gizarte-inklusioko eta/edo gizarte-larrialdiko prozesuetan laguntzeko.
c) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.
d) Zenbatekoa: dirulaguntzaren oinarrietan ezarritakoa.
e) Eskaerak aurkezteko epea irekita egonen da aurrekontuan kontsignazioa dagoen bitartean.
Orkoienen, 2024ko irailaren 5ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
L2413057
Iragarkiaren kodea: