Iragarkia
191. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 19a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
81E/2024 FORU AGINDUA, irailaren 5ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, Nafarroako toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten duena, osasuntsu egoteko jarduera zein ariketa fisikoaren preskripzio proiektuak gara ditzaten 2024-2025 aldian. DDBN identifikazioa: 784175.
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak, Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzaren bitartez, esleiturik dituen eginkizunen artean dago mota guztietako gorputz eta kirol jarduerak sustatzea Nafarroako gizarte osoan, horretarako laguntzak eta dirulaguntzak emanez. Kirola Sustatzeko Atalari dagokio kirola sustatzeko programak bultzatu eta sustatzea arreta berezia behar duten eta gizarte interesekoak diren giza taldeentzat, eta kirolaren eta jarduera fisikoaren programen antolaketa sustatzea, toki erakundeen bidez eta helburu nagusi kirola sustatzea eta bizi kalitatea hobetzea dituzten beste entitate batzuen bidez.
Bestalde, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, 3.a, 3.f eta 3.t artikuluetan, helburu batzuk finkatzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen kirol arloko politikak bideratzeari begira, eta, hala, Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioak lortu beharreko helburu bihurtu dira. Honako hauek dira:
a) Erraztasunak ematea pertsona guztiek kirol jarduerak egiteko aukera izan dezaten. Lehentasuna emanen zaio guztientzako kirola sustatzeari, arreta berezia jarriz aisia betetzeko jarduera fisikoetan eta kirol jardueretan, kirolean modu jarraituan aritzeko, josteta eta jolaserako eta osasuna hobetzeko.
f) Ahaleginak egitea kirol jardueren praktika heda dadin Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osora.
t) Kirola sustatzea, osasun ohitura gisa, eta hura bultzatzen duten kirol modu guztiei bulkada ematea.
Halaber, Kirolari buruzko Foru Legearen 33. a) artikuluak ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioak kirol jarduera sustatuko duela, laguntzen eta dirulaguntzen araubide baten bidez besteak beste. Ondoren, berariaz esaten da kirol arloko dirulaguntzen oinarri arautzaileek tratamendu bereizia ematen ahal dietela toki erakundeei, honako hauek kontuan izanik: baliabideen aprobetxamenduaren plangintza orekatua, kokapen geografikoa, populazioa eta toki erakundeen antzeko ezaugarri bereziak.
Horrenbestez, foru agindu honen bidez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak toki erakundeen eskura jartzen dituen baliabideak formula desberdinetan gauzatzen dira, zuzenean herritarren osasun fisiko eta psikikoa hobetzen laguntzeko asmoz, bai eta haien bizi kalitatea ere.
Urte anitzeko gastu konpromisoa da hau, Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 40.1 artikuluak ezartzen duenaren araberakoa. Nafarroako Gobernuaren aurretiazko baimena beharrezkoa ez bada ere, 2024. urteari egozten zaion kopurua 600.000 eurotik beherakoa baita (apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 40.6 artikulua), beharrezko jo da Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuari eskatzea gastua baliozkotu dezala.
Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat onestea, osasuntsu egoteko jarduera zein ariketa fisikoaren preskripzio proiektuak gara ditzaten 2024-2025 aldian.
2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen I. eranskinean jaso dira.
3. Honako aurrekontu-kreditu hauek baimentzea:
AURREKONTU-PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
520001-51200-4609-313904: Udal erakundeek ariketa fisikoa sustatzeko dirulaguntzak | 2024 | 20.000,00 |
A50002-A5100-4609-336102: Jarduera fisikoaren eta kirolaren preskripziorako dirulaguntzak toki erakundeentzat | 2024 | 155.000,00 |
520001-51200-4609-313904: Udal erakundeek ariketa fisikoa sustatzeko dirulaguntzak | 2025 | 30.000,00 |
A50002-A5100-4609-336102: Jarduera fisikoaren eta kirolaren preskripziorako dirulaguntzak toki erakundeentzat | 2025 | 50.000,00 |
4. Foru agindu hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko irailaren 5ean.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
I. ERANSKINA.–OINARRIAK
1. Xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da araubide bat ezartzea Nafarroako toki erakundeei dirulaguntzak emateko, osasuntsu egoteko jarduera zein ariketa fisikoaren preskripzio proiektuak susta ditzaten 2024-2025 aldian.
Deialdi honen bidez bete nahi da Nafarroako Gobernuaren 2023-2027 urteetako Akordio Programatikoan, kirolaren arloan, jasota dagoen helburuetako bat: osasuna zaintzera eta ohitura osasungarriak lortzera bideratutako politikak garatzea eta koordinatzea, ariketaren bidez, ariketa fisikoa baita bizi-garapenaren motorra.
Halaber, erantzuna ematen zaie 2022-2025 aldiko Osasun Publikoaren Planaren I. eta II. ardatzei, osasunaren aldeko jokabideak sustatu eta gaixotasunei aurrea hartzean oinarritzen dena, horretarako tokiko osasun komunitarioko jarduketak garatuz. Jarduera fisikoa gomendatzearekin lotutako jarduketak Bizimoduak Programan biltzen dira, zeina planaren barruan baitago.
1.2. Osasuntsu egoteko jarduera zein ariketa fisikoaren preskripzio proiektuak diruz lagunduko dira, helburu hauekin:
–Jarduera fisikoa sartzea, bizimodu osasuntsuaren aldeko eta gaixotasunak prebenitu eta tratatzeko tresna eraginkorra baita.
–Osasun-etxeek bizimodu aktiboak osasuntsu daudenentzat nahiz gaixoentzat dituen onurak sustatzea eta jendea horretaz jabearaztea, jarduera fisikoan aritzearekiko atxikimendua handiagoa izan dadin.
Proiektu horiek toki erakunde eskatzaileak zuzendu beharko ditu, baina eskualdeko oinarrizko osasun laguntzako zentroarekin elkarlanean garatu beharko dira; horretarako, bi aldeek hitzarmen edo akordio bat izenpetu beharko dute. Tokiko sareko beste eragile batzuek ere esku hartzen ahalko dute, oinarrizko gizarte zerbitzuek, elkarteek eta abarrek, kasu.
1.3. Honako hauek ez dute dirulaguntzarik jasoko:
–Kirol teknikarientzako prestakuntza jarduerak, hezkuntzaren esparruan edo beste esparru batzuetan garatzen direnak, kirol teknikarientzako ikastaroak, esate baterako.
–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren beste deialdi berariazkoago batzuen xede diren edo horietan jasotzen diren kirol jarduera fisikoak.
–1.2 oinarrian aipatzen ez diren jarduerak.
2. Helburua.
1.2 oinarrian jasotzen diren jarduerak egitean sortutako defizita hein batean berdintzeko erabiliko da dirulaguntza, titularra toki erakundea bada eta jarduera horiek 2024ko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitarte egiten badira.
3. Aurrekontu-kreditua.
3.1. Deialdi honi aurre egiteko, 255.000 euro bideratuko dira helburu horietarako. Dirua partida hauei egotziko zaie:
2024. urterako: 175.000 euro, honako partida hauetan banatuta:
–155.000 euro, Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretako "Jarduera fisikoaren eta kirolaren preskripziorako dirulaguntzak toki erakundeentzat" izeneko A50002-A5100-4609-336102 partida ekonomikoaren kargura.
–20.000 euro, Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretako "Udal entitateek ariketa fisikoa sustatzeko dirulaguntzak" izeneko 520001-51200-4609-313904 partidaren kargura.
Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren maiatzaren 14ko 41/2024 Foru Aginduaren bidez xedatzen da argitara eman dadila Osasuneko kontseilariak eta Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak 2024ko maiatzaren 7an harturiko Erabakia. Erabaki horren bidez, batera baimentzen da Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, toki erakundeei zuzendutako dirulaguntzen bi deialdi onetsi eta izapidetu ditzan: batetik, 60 urtetik gorakoentzako jarduera fisikoko programak eta, bestetik, osasunerako jarduera eta ariketa fisikoaren preskripzio proiektuak egiteko 2024-2025 ekitaldian.
2025. urterako: 80.000 euro, honako partida hauetan banatuta:
–50.000 euro, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako "Jarduera fisikoaren eta kirolaren preskripziorako dirulaguntzak toki erakundeentzat" izeneko A50002-A5100-4609-336102 partida ekonomikoaren kargura.
–30.000 euro, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretako "Udal entitateek ariketa fisikoa sustatzeko dirulaguntzak" izeneko 520001-51200-4609-313904 partidaren kargura, baldin eta aipatutako aurrekontuetan kreditu aski eta egokia bada horretarako.
Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren maiatzaren 14ko 41/2024 Foru Aginduaren bidez xedatzen da argitara eman dadila Osasuneko kontseilariak eta Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak 2024ko maiatzaren 7an harturiko Erabakia. Erabaki horren bidez, batera baimentzen da Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, toki erakundeei zuzendutako dirulaguntzen bi deialdi onetsi eta izapidetu ditzan: batetik, 60 urtetik gorakoentzako jarduera fisikoko programak eta, bestetik, osasunerako jarduera eta ariketa fisikoaren preskripzio proiektuak egiteko 2024-2025 ekitaldian.
3.2. Dirulaguntzen deialdi honetarako esleitutako guztirako kreditua, 255.000 eurokoa, honako aldi hauetan banatuko da:
–175.000 euro, lehen aldian, hau da, 2024ko uztailaren 1etik azaroaren 30era arte, garatzen diren proiektuetarako.
–80.000 euro, bigarren aldian, hau da, 2024ko abenduaren 1etik 2025eko ekainaren 30era arte, garatzen diren proiektuetarako.
3.3. Dirulaguntzak ematea, betiere, ekitaldi ekonomiko bakoitzean xede horretarako kreditu egokia eta aski izatearen baldintzapean egonen da.
4. Erakunde onuradunen betebeharrak.
4.1. Nafarroako toki erakundeek eskuratzen ahal dituzte deialdi honen xedeko dirulaguntzak.
4.2. Deialdi honen barruan sartzen dira kirol jarduerak merkataritza-sozietate baten bidez antolatzen dituzten toki erakundeak, sozietate horren kapital osoa udalarena bada edo toki erakundearen beraren erakunde autonomoa bada. Bi kasuetan udalak ziurtagiri bat aurkeztuko du, non azalduko baita merkataritza-sozietate horren kapital osoa udalarena dela.
4.3. Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
–Diruz lagundutako proiektua garatu bitartean harekin loturiko edozein zereginetan lan egiten duten langileek ez dute inolako lan-kontratu harremanik izanen Nafarroako Gobernuarekin.
–Eskatzailea ezin izanen da egon zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatzeagatik edo toleratzeagatik. (II. eranskina).
–Apustu enpresek (barne direla apustu makinen operadore diren enpresak) guztiz edo zati batean finantzatzen eta/edo babesten dituzten jarduerek ere ezin izanen dute dirulaguntzarik jaso. Halaber, bazter uzten dira halako enpresen edozein publizitate mota duten jarduerak, dela instalazioetan, dela jardueren garapenean erabiltzen diren jantzietan eta materialean. (II. eranskina).
–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen babesean eratuak izatea.
–Dirulaguntzen onuradun izateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuetatik kanpo egotea. (II. eranskina).
–Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren arabera, adingabeekin ohiko kontaktua izatea eskatzen duen edozein lanbide, ofizio eta jardueratan sartzeko eta aritzeko, ezinbestekoa izanen da epai irmo bidez kondenatua ez izatea Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. tituluan tipifikatutako sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako inolako deliturengatik, ez eta Zigor Kodearen VII bis tituluan tipifikatutako gizakien salerosketaren inolako deliturengatik ere. Hartara, lanbide, ogibide edo jarduera horietan hasi nahi dutenek Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzeko.
Horretarako, deialdiari heltzen dion toki erakundeak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu behar du, esaten duena tokiko proiektuak zuzentzen dituzten eta adingabeekin ohiko harremana duten langileek ziurtagiri hori badutela.
Diruz lagundutako proiektuan parte hartzen duen erakundeak egiaztatu eta gorde behar du ziurtagiri hori.
5. Gastu diruz lagungarriak.
Gastu diruz lagungarriak izanen dira, soilik, preskripzio proiektuaren izaerari zalantzarik gabe eta zuzenean erantzuten dioten eta proiektua garatzen den aldiari dagozkion gastu arrunt hauek:
–Kirol teknikariaren eta monitoreen soldatak eta Gizarte Segurantzako gastuak. Beren lanaldiaren barrenean preskripzio programan ematen duten denborari dagokion gastua egotziko da.
–Preskripzio proiektua garatzeko, kirol kudeaketarako enpresekin sinatzen diren laguntza teknikoko kontratuen gastuak, edo langile autonomoekin sinatzen diren kontratuenak.
–Kirol jarduerak eta jarduera fisikoak zuzentzen dituzten langileei lehen sorospenetako prestakuntza emateko gastuak.
–Aseguru polizak.
–Garraio antolatua parte hartzen dutenentzat.
–Preskripzio proiektua garatzeko kirol-material suntsikorra.
–Preskripzio proiektua sare sozialetan, mugikorretako aplikazioetan, webean eta abarretan zabaldu eta haren berri ematea.
–Beste gastu batzuk, proiektua garatzeko aldiarekiko proportzioan.
6. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.
6.1. Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2024ko urriaren 22an bukatuko.
6.2. Dirulaguntzen eskabideak eta justifikazio agiriak telematika bidez aurkeztu beharko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.
6.3. Eskaerak Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari zuzenduko zaizkio, horretarako ezarritako eredu ofizialari jarraikiz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ez eta telematikoki eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.
Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.
7. Toki erakundeek aurkeztu beharreko eskaera eta agiriak.
7.1. Laguntzak eskatzeko aurkeztu beharreko agiriak hauek dira:
1. Eskaera-orria (II. eranskina).
2. Preskripzio proiektuaren ezaugarriak. (Gehienez ere 10 folio, bi aldeetatik):
a.1) Justifikazioa. Proiektua eskualde horretan abian jartzea justifikatzen duten berariazko arrazoiak.
a.2) Helburu orokor eta berariazkoak.
a.3) Proiektuaren deskribapen zehatza: Proiektua abian jartzeko, garatzeko eta haren bukaera-aldirako prozedura, erabiltzailea proiektuan sartzen denetik hura bukatu arte.
a.4) Deskribatzea zer prozedura erabili den jarraipena eta ebaluazioa egiteko erabiltzaileekin lortu nahi diren berariazko helburuen lorpenari dagokionez.
a.5) Tokiko sareko eragileak, esku hartzen dutenak, eta haien koordinazioa.
a.6) Proiektuan esku hartzen duten teknikariak: Izen-abizenak, adina eta bakoitzak ematen duen jarduerarekin lotutako titulazio berariazkoa.
a.7) Deskribatzea nola sartu ekitatearen ikuspegia edo lehentasuna duten beste batzuk, honako honi dagokionez: Ea kontuan hartzen duen honelako erabiltzaileen parte-hartzea: behar bereziak dituzten parte-hartzaileak edo/eta baliabide ekonomiko urriko parte-hartzaileak.
a.8) Zabalkunde plana: Komunikazio ekintzak nola eta non eginen diren deskribatzea: liburuxkak osasun-etxean, argitalpenak toki erakundearen web-orrian, sare sozialak (Twitter, Instagram, Facebook, etab.).
Zabalkunde plan horretan euskara komunikazio guztietan agertzea gomendatzen da (paperak, inskripzio-orriak, kartelak, hedabideak, megafonia eta publizitate logoak), bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan Nafarroako bertako hizkuntzen erabilera arautzen duen indarreko araudiarekin eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutuak onetsi zituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuarekin, pertsona guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko; halaber, hizkuntza inklusiboaren erabilera gomendatzen da, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin, lege horrek generoaren ikuspegia informazio printzipio gisa txertatzen baitu politika publiko guztietan.
3. Proiektuaren aurrekontua: (III. eranskina. 2. fitxa). Fitxa/aldia.
Diru-sarreren artean sartuko dira proiektuari dagokionez espero diren dirulaguntzak, aldien arabera xehakatuta.
Lehenbiziko aldian 2024ko uztailaren 1etik azaroaren 30era (egun hau barne) bitarte egotzitako gastuak eta diru-sarrerak sartuko dira, eta bigarren aldian, berriz, 2024ko abenduaren 1etik 2025eko ekainaren 30era (egun hau barne) egotzitakoak.
7.2. Honako hauek erantsiko dira:
a) Toki erakundeak dirulaguntzen onuradun izateko debekurik ez duela. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan jasota daude. (II. eranskina).
b) Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzarekiko ordainketak eguneratuak dituela dioena, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, bere zerga betebeharrak eguneratuak dituela dioena.
Ez da Gizarte Segurantzaren eta Ogasunaren ziurtagiririk aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak egiaztapen hori zuzenean egiteko. Datu horiek kontsultatzeko baimenik ematen EZ bada, datuok eman beharko dira.
8. Preskripzio proiektuen ezaugarriak.
8.1. Preskripzio proiektuen ezaugarriak:
Dirulaguntza emateko, ezinbestekoa izanen da baldintza hauek betetzea:
1. Toki erakundeak zuzentzen dituen proiektu guztietarako, hitzarmen edo akordio bat izenpetu beharko da eskualdeko oinarrizko osasun laguntzako zentroarekin, non bi aldeen konpromisoak jasoko baitira diruz lagundu beharreko proiektua behar bezala garatzeko (instalazioak, langileak, zerbitzuak, eginkizunak, etab.).
2. Jarduera fisikoa egiteko preskripzioa edo "kirol-errezeta" osasun-etxeetako profesionalek egin beharko dute, eginen den jarduera hautatu baino lehen.
3. Proiektuak populazio osoari zuzenduko zaizkio, haurtzarotik zahartzarora, baina bereziki 60 urtetik gorakoei. Osasuntsu daudenak zein patologiaren bat dutenak sartuko dira proiektuetan.
4. Toki erakundeak jarriko du osasun-etxetik deribatutako pertsonaren eskura kirolaren eta jarduera fisikoaren profesional bat, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu edo lizentzia titulu baten jabe dena.
Haren egitekoak izanen dira osasun-etxetik deribatu den pertsonari orientazioa eman eta agindu zaizkion jarduera fisikoak programatzea, planifikatzea, koordinatzea eta kontrolatzea. Beste langilerik ez badago, pazienteek egin beharreko jarduerak ere zuzentzen ahalko dituzte.
5. Beharrezkoa izanen da preskripzio proiektuan parte hartzen duen pertsonak jarraipen bat izatea, bilakaera eta errendimenduari buruz; emaitza horiek osasun-etxera bidaliko dira, jakinaren gainean egon daitezen.
6. Proiektuak toki erakunde onuradunaren instalazioetan eginen dira, bai eta erakundeak horretarako erabili nahi dituen instalazioetan ere.
7. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko teknikariek bisitak egiten ahalko dituzte proiektu bakoitza bertatik bertara ezagutu ahal izateko, eta haren arduradun diren toki erakundeko teknikariekin eta osasun langileekin biltzen ahalko dira.
8.2. Proiektuetan jarduerak zuzentzen dituzten langileen ezaugarriak. Titulazioak.
Preskripzio proiektuetako jarduerak zuzentzen edo garatzen dituzten pertsonek Nafarroan kirol lanbidean hasteko eta jarduteko apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legean eskatzen diren kualifikazio profesionalak izan beharko dituzte.
Egin beharreko lanaren arabera beharrezkoa den kualifikazioa izan beharko dute, eta dagokion titulazioa aurkeztu beharko dute, eskaeran eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera.
Era berean, foru lege horretan eskatzen den lehen sorospenetako gutxieneko prestakuntza izan beharko dute, eta prestakuntza horren edukia ekainaren 15eko 63/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa izanen da, foru dekretu horren bidez arautu baitzen Nafarroan kirol-lanbideetan jarduteko lehen sorospenetako hasierako prestakuntzaren egiaztapena. Kualifikazio hori hasierako dokumentazioan ere egiaztatuko da.
Aipatu langileek ez dute kontratu bidezko inolako lan harremanik izanen Nafarroako Gobernuarekin, zein den ere programan betetzen duten eginkizuna.
9. Balorazio prozedura eta dirulaguntzaren zenbatekoa.
Tokiko proiektua garatzen ez bada, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak ez du diruz lagunduko 5. oinarrian aipatzen diren gastuetako bat ere.
Tokiko proiektua hasi ondoan eteten bada, diruz lagundutako kopurua gauzatutako iraupenarekiko proportzionala izanen da.
9.1. Balorazio irizpideak:
Jarraian, balorazio irizpideak zehaztu dira, zein bere ponderazioarekin, eta, hartara, lehentasun-hurrenkera bat ezartzen ahalko da:
a) Proiektua egokia den edo garrantzia duen jarduera fisikoa herritarren artean sustatzeko: 14 puntu gehienez:
–Proiektua deialdiko helburuei zenbateraino egokitzen zaien (5 puntu gehienez).
(1 puntu deskribatutako proiektuari egokitutako helburu bakoitzeko).
–Proiektuaren garapenaren deskribapen zehatz eta argia (5 puntu gehienez).
(5 puntu haren garapena argi eta garbi deskribatuta badago; 0 puntu argi eta garbi deskribatuta ez badago).
–Proiektuaren berariazko helburuen jarraipena eta ebaluazioa egiteko prozedura xehetasunez eta argi zehaztea (4 puntu gehienez).
(2 puntu prozedura bakoitzeko, biak ala biak argi eta garbi deskribatuta badaude; 0 puntu prozedurak argi eta garbi deskribatuta ez badaude).
b) Tokiko sarea osatzen duten eragileen inplikazio maila: 3 puntu gehienez.
(0,5 puntu proiektuan berariazko eginkizunak dituen eragile bakoitzeko).
c) Kalitatea proiektuaren zabalkundean: 2 puntu gehienez.
Komunikazio-ekintzak egiteko moduen eta espazioen deskribapena: liburuxkak, iragarki-taulak, sare sozialak, toki erakundearen webguneko argitalpenak, etab.
Erantsi liburuxken fotokopiak eta toki erakundearen webgunean eta sare sozialetan argitaratu denaren pantaila-argazkiak.
(1 puntu: proiektua toki erakundearen web-orrian argitaratuta badago. 0,5 puntu: beste zabalkunde-ekintza batzuk).
d) Ekitatearen ikuspegia edo lehenetsitako beste ikuspegi batzuk txertatzea (desgaitasuna duten pertsonak, egoera ekonomiko ahulean dauden kolektiboak). 4 puntu, gehienez.
1. Desgaitasuna duten pertsonak kontuan hartzen baditu: 2 puntu.
2. Baliabide ekonomiko gutxiko pertsonak kontuan hartzen baditu: 2 puntu.
e) Genero ikuspegia txertatzea proiektua idaztean: 2 puntu gehienez.
Proiektua idaztean genero ikuspegia kontuan hartzen den baloratuko da, hizkeraren erabilerari dagokionez (2 puntu emanen dira hizkeraren ikuspegia proiektuaren idazketa osoan erabiltzen bada, 1 puntu batzuetan erabiltzen bada eta 0 puntu erabiltzen ez bada).
Laguntzak ematen ahalko zaizkie, soilik, 13 puntu edo gehiago lortzen dituzten proiektuei.
9.2. Proiektu bakoitzari emanen zaion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko prozedura hau erabiliko da:
A) Laguntza hauek norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoarekin bat eta aurkeztutako eskaerak konparatuz, haien artean lehentasun-hurrenkera bat ezartzeko.
B) Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak proiektu bakoitza finantzatzen ahalko du, aurrekontuan dagoen diru erabilgarriaren arabera. Ematen den dirulaguntza ezin da izan aurkezten den defizita baino handiagoa.
C) Kasuan kasuko dirulaguntza kalkulatzeko, eskaerak guztira lortutako puntuazioa puntu baten balioarekin biderkatuko da, 9.1 atalean agertzen den baremoa aplikatuz. Puntu baten balioa zein den jakiteko, eragiketa hau eginen da: guztira dagoen kreditu erabilgarria zati eskaera guztiek lortzen dituzten guztirako puntuazioen batura.
D) Puntuaren balioa kalkulaturik eta erakunde bakoitzari dirulaguntza gisa emanen zaizkien kopuruak esleitu ondoren oraindik ere kreditu erabilgarririk badago, gerakin hori puntuazio altuena lortu duten erakunde onuradunen artean banatuko da, lehentasun-ordenan, erabilgarri dagoen kredituari honako ehuneko hauek aplikatuta: lehenbizikoari, %40; bigarrenari, %30; hirugarrenari, %20, eta laugarrenari, %10.
Dirulaguntzaren zenbatekoak muga hauek izanen ditu:
a) Ezin da izan gastu diruz lagungarrien zenbatekoa baino handiagoa (5. oinarria).
b) Ezin da izan dirulaguntzaren xedeko proiektuaren guztirako kostua baino handiagoa, ez dirulaguntza hau bakarrik hartuta, ez beste administrazio publiko edo entitate publiko edo pribatu batzuetatik jasotzen diren laguntzei edo dirulaguntzei gehituta.
c) Aurkeztutako defizita gainditzea.
Diru-sarreren eta gastuen justifikazioa aztertuta, ikusten bada gehiegizko finantzaketa izan dela, diru-sarreren soberakina adina murriztuko da dirulaguntza.
10. Antolamendua eta instrukzioa.
Dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko organo eskuduna Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetza izanen da.
11. Ebazpenak.
11.1. Dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du, eta gehienez hiru hilabeteko epean jakinaraziko zaie toki erakunde onuradunei, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita. Epe hori ebazpen berariazkorik eman eta jakinarazi gabe iraganik, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da. Hala ere, Administrazioa beharturik egonen da ebazpena ematera.
11.2. Dirulaguntza emateari buruzko ebazpenean dirulaguntzaren xedeak, zenbatekoa eta ordaintzeko modua agertuko dira. Halaber, hala behar bada, eskaeraren baten ezespenaren gainean ebatziko da.
11.3. Informaziorako soilik, laguntzak emateari buruzko ebazpena eta deialdi honetako gainerako ebazpenak Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren iragarki-taularen bidez argitaratuko dira.
11.4. Epe hori ebazpen berariazkorik eman eta jakinarazi gabe iraganik, interesdunek beren eskaera ezetsi egin dela ulertuko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.
11.5. Emandako dirulaguntza bateragarria izanen da bestelako dirulaguntza batzuekin, izan administrazio berak emanak nahiz Estatuko zein nazioarteko beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek emanak. Nolanahi ere, beste horien zenbatekoa, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen da inola ere izan eginen den jardueraren kostua baino handiagoa.
11.6. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura dirulaguntzak emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo urteetan ere dirulaguntzak emateko.
12. Frogagiriak.
Frogagiriak bi alditan aurkeztuko dira, deialdiaren estekaren bidez edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez:
12.a) Lehen aldia: 2024ko abenduaren 9ra arte, 2024ko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitarte egindako eta diruz lagundutako tokiko proiektuarengatik:
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
1. Dirulaguntzaren xede izanik, ordaindu diren gastu guztien faktura eta frogagiri guztien zerrenda xehakatu eta zenbakitua, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. (IV. eranskina. 2. fitxa).
–Fakturen data 2024ko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitartekoa izanen da (egun hori barne).
–Faktura guztien ordainketa data 2024ko uztailaren 1etik abenduaren 9ra bitartekoa izanen da (egun hori barne).
Fakturak ere aurkeztu beharko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta haiekin batera, ordainagiriak: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean aurkeztuak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko. Dokumentazio horren ordez, idazkariak sinatutako eta mankomunitateko buruak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkezten ahalko da, egiaztatzen duena gastu/faktura horiek egin eta ordaindu direla.
2. Emaitzen egoera-orria: idazkariaren ziurtagiria, alkate edo erakundeko buruak ontzat emana, egiaztatzen duena gastu horiek egin eta ordaindu direla; kasuan kasuko diru-sarrera eta gastuen zerrenda ere erantsiko da (IV. eranskina. 3. fitxa), honako hauek kontuan harturik:
–Diru-sarrerei dagokienez, sartu beharko dira tokiko proiektuarekin lotuta jaso diren edo jasoko diren dirulaguntzak, 2024ko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitarteko aldiarekiko proportzioan.
–Erakundeko pertsonal gastuen justifikazioari dagokionez (erakundeko berekiak), toki erakundeak egiaztatu beharko du lehenbiziko aldiko PFEZari dagokionez atxikitako zenbatekoak ordaindu dituela Ogasunean. Justifikazio hori telematikoki igorri beharko da 2025eko otsailaren 15a baino lehen.
3. Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia (V. eranskina).
Beste dirulaguntza edo baliabide batzuetatik etorritako diru-sarrerarik jaso bada edo jasotzea aurreikusten bada, diru-sarrera horiek aldi honekiko proportzioan adieraziko dira.
4. Hornitzaileen hautaketa justifikatzeko inprimakia (VI. eranskina).
12.b) Bigarren aldia: 2025eko uztailaren 18ra arte, 2024ko abenduaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitarte egindako eta diruz lagundutako tokiko proiektuarengatik.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
1. Preskripzio proiektuaren memoria:
–Proiektuaren funtzionamenduaren deskribapen orokorra.
–Proiektuaren helburu orokorrak eta berariazkoak noraino bete diren zehaztu behar da.
–Parte-hartzaileen kopurua, guztira. (Sexuaren eta adinaren arabera bereizita).
–Esku-hartu duten teknikariak.
–Proiektuaren informazio eta zabalkunde plana.
–Proiektuko ebaluazioaren emaitzak.
2. Dirulaguntzaren xede izanik, ordaindu diren gastu guztien faktura eta frogagiri guztien zerrenda xehakatu eta zenbakitua, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz (IV. eranskina. 2. fitxa).
–Fakturen data 2024ko abenduaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitartekoa izanen da (egun hori barne).
–1. aldiko data duten fakturak sartzen ahalko dira, baldin eta 2024ko abenduaren 10etik 2025eko ekainaren 30era bitarte ordaindu badira (egun hori barne).
Fakturak ere aurkeztu beharko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta haiekin batera, ordainagiriak: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean aurkeztuak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko. Dokumentazio horren ordez, idazkariak sinatutako eta mankomunitateko buruak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkezten ahalko da, egiaztatzen duena gastu/faktura horiek egin eta ordaindu direla.
3. Emaitzen egoera-orria: idazkariaren ziurtagiria, alkate edo erakundeko buruak ontzat emana, egiaztatzen duena gastu horiek egin eta ordaindu direla; kasuan kasuko diru-sarrera eta gastuen zerrenda ere erantsiko da (IV. eranskina. 3. fitxa), honako hauek kontuan harturik:
–Diru-sarrerei dagokienez, sartu beharko dira programarekin lotuta jaso diren edo jasoko diren dirulaguntzak, 2024ko abenduaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitarteko aldiarekiko proportzioan.
Pertsonal gastuen justifikazioari dagokionez (erakundeko berekiak soilik), toki erakundeak erantsi beharko du PFEZari dagokionez atxikitako zenbatekoak ordaindu dituela Ogasunean.
4. Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia (V. eranskina). Beste dirulaguntza edo baliabide batzuetatik etorritako diru-sarrerarik jaso bada edo jasotzea aurreikusten bada, diru-sarrera horiek aldi honekiko proportzioan adieraziko dira.
5. Hornitzaileen hautaketa justifikatzeko inprimakia (VI. eranskina).
Aurkezten den dokumentazioa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, erakunde eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, gaitutako helbide elektronikoaren bidez, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osa dezan edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, bere eskaera ezetsi eginen dela, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin.
13. Dirulaguntza ordaintzeko modua eta epea.
13.1. Frogagiriak aurkeztu ondoan emanen dira ordaintzeko ebazpenak, 12. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.
13.2. Ematen den dirulaguntza transferentzia bidez ordainduko da, dagokion ebazpena onetsi eta hiru hilabeteko epean gehienez, justifikatu ondoren.
13.3. Dirulaguntza bi zatitan ordainduko zaie erakunde onuradunei banku transferentzien bidez; aldez aurretik, 12. oinarrian adierazitako frogagiriak aurkeztuko ditu onuradunak, eta, betiere, ematen den dirulaguntza ez da jardueraren defizita baina handiagoa izanen.
14. Jarraipena eta kontrola.
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak izanen du, Kirola Sustatzeko Ataleko teknikarien bitartez, proiektuaren jarraipena egiteko eta gauzatutako alderdi guztiak eta finkatutako helburuak noraino bete diren ikuskatzeko eta ebaluatzeko ardura.
15. Betebeharrak.
15.1. Dirulaguntzen onuradun diren toki erakundeek adierazten zaizkien xedeetarako erabili beharko dituzte laguntzak. Horrez gainera, haien aplikazioa agiri bidez frogatu beharko dute, eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak egiten dituen egiaztapenak onartu eta erraztu.
15.2. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, onuradunek horren berri eman beharko dute.
15.3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada, ekipo-ondasunen hornidura kasuetan edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzu-emateetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta dirulaguntzaren xede diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta merkatuan hornidura hori egiteko edo zerbitzu hori emateko behar adina entitaterik ez badago, edo gastua egin bada dirulaguntza eskatu baino lehen.
Alderdi horiek IV. eranskinaren bidez justifikatuko dira. Eranskin hori frogagiriekin batera aurkeztuko da, 14. oinarrian jasota dagoen bezala.
15.4. Onuradunak behartuta daude egin beharreko jarduera guztietan betetzera osasun- eta kirol-agintaritza eskudunek ezarritako neurriak eta baldintzak, bai eta dirulaguntzen xedeko jarduerak garatu bitartean indarrean daudenak ere.
15.5. Onuradunek adierazi beharko dute ez direla zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen ari, edo, edonola ere, ez daudela zehapen- eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.
15.6. Dirulaguntzak esleitzeko ebazpena ematen den unean, onuradunek egunean izan beharko dituzte Nafarroako Ogasun Publikoarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
15.7. Egiaztapen eta kontrol lanak egoki egiten direla bermatzeko, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskaturik eduki beharko dituzte, indarra duten legeetan xedatutakoarekin bat.
15.8. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako dirulaguntzak itzultzea.
15.9. Onuradunek Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala edo xedatzen den beste bat erabili beharko dute dirulaguntzaren xede diren jardueren publizitatean eta zabalkundean, betiere jarraikiz urtarrilaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuari, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua. Horren gaineko justifikazioa azken memorian aurkeztuko da.
15.10. Dirulaguntza jasotzen duten toki erakundeek Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko norbait gonbidatu beharko dute diruz lagundutako programetan eta proiektuetan sartutako aurkezpen eta jardueretara.
15.11. Onuradunek Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari emanen dizkiote diruz lagundutako preskripzio proiektuarekin lotutako esku-hartze publiko oro (prentsa-oharrak, aurkezpenak, etab.).
16. Azpikontratazioa.
16.1. Toki erakunde onuradunek azpikontratatzen ahalko dute diruz lagundutako jardueraren kostuaren %100 bitarte.
16.2. Ezin izanen dira inola ere azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua garestitzen duten jarduerak, haren edukiari baliorik eransten ez badiote.
16.3. Kontratistek toki erakunde onuradunaren aurrean baino ez dute erantzun beharko. Administrazioaren aurrean, aldiz, onuradunak du diruz lagundutako jarduera gauzatzearen gaineko erantzukizun osoa.
Toki erakunde onuradunek hirugarrenekin ituntzen dituzten jardueretan errespetatu egin beharko dira dirulaguntzaren gaineko arauetan ezarritako mugak, gastu diruz lagungarrien izaerari eta zenbatekoari dagokienez, eta toki erakunde onuradunen ardura izanen da baldintza hori betetzea. Kontratistek, berriz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 39. artikuluan ezarritako betebeharra izanen dute, hau da, lagundu egin beharko dute behar bezala egiaztatu ahal izan dadin aipatutako muga horiek ez direla gainditzen.
16.4. Erakunde onuradunak ezin du inolaz ere hitzartu diruz lagundutako jarduera osoa edo zati bat gauzatzea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7 artikuluan adierazitako pertsonekin.
17. Ez-betetzeak.
17.1. Deialdi honen arauetan ezarri dena ez betetzeak, gezurrezko datuak emateak edo Nafarroako Kirolaren Institutuaren baimenik gabe dirulaguntzaren helburuak aldatzeak berekin ekarriko du dirulaguntza galtzea, jasotako dirua itzuli beharra –Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz– eta aurrerantzean helburu bereko edo bertsuko dirulaguntza eskaerak ez onartzea, galarazi gabe antolamendu juridikoan ezarritako gainerako erantzukizunak.
17.2. Nolanahi ere, onuradunak betebeharrak ia osorik bete dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak betetzeko jarrera frogatzen duenean, itzuli beharreko dirua proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da.
18. Bitarteko elektronikoen bidezko harremanak.
18.1. Laguntzen eskaera eta erantsi beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, laguntzen fitxaren bidez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoaren barnean (www.nafarroa.eus).
18.2. Deialdi honen prozeduraren barruan egiten diren komunikazioak, errekerimenduak eta jakinarazpenak telematikoki eginen dira, erakunde eskatzaileen gaitutako helbide elektroniko bakarraren (GHEb) bidez.
Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektroniko bakarra. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektroniko bakarra lortzen den helbide berean.
19. Datu pertsonalen babesa.
Honako hauekin bat tratatuko dira deialdi hau tramitatzearen eta kudeatzearen ondorioz biltzen diren datu pertsonalak: Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudia.
Deialdi honen VII. eranskinean, eskaintzen da datu pertsonalen tratamenduari aplikatzen zaion datuak babesteko politikari buruzko informazioa.
20. Errekurtsoak.
Deialdi honen oinarrien eta aplikazio egintzen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete toki erakundeek, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
21. Aplikatzekoa den legedia.
Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.
Iragarkiaren kodea: F2413099
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
