191. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Deialdia, 2024ko udan euskarazko kanpaldiak egiteko laguntzena. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 776885.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin, hain zuzen ere, 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/776885).

a) Onuradunak: euskarazko kanpaldietarako diru-aguntza eskatzen ahalko dute baldintza hauek betetzen dituztenek:

–LHko edo DBHko ikaslea izatea.

–Orkoienen erroldatuta egotea eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez, eta zer ikastarotarako eskatzen den laguntza, hark dirauen bitartean.

b) Xedea: deialdi honek arautzen dituen dirulaguntzen xedea da hein batean finantzatzea euskara hutsezko kanpaldietan parte hartzeak eragindako gastuak; horietan edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira.

c) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: 2.000,00 euro.

e) 2024ko irailaren 30era arte aurkez daitezke eskabideak.

Orkoienen, 2024ko irailaren 5ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2413050