2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Deialdi publikoa, bekak eman daitezen euskara ikasteko, 2023-2024 ikasturtean. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 776980.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin, hain zuzen ere, 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/776980).
a) Onuradunak: Gutxieneko baldintza hauek betetzen dituztenek jasotzen ahal dituzte bekak:
–Gutxienez 16 urte izatea eskabidea aurkezten den egunean.
–Orkoienen erroldatuta egotea eta bertan bizitzea, eskabidea aurkeztu baino sei hilabete lehenagotik gutxienez.
–Egunean izatea Orkoiengo Udalarekiko zerga-betebeharrak.
–Zehapenik jaso ez izana, azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren IV. tituluan aipatzen diren arau-hausteengatik (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra).
–Lehen aipatutako ikastaroren batean matrikulatuta egotea.
b) Xedea: Euskararen ikaskuntza eta erabilera sustatzea Orkoiengo biztanleen artean, eta, horretarako, bekak ematea euskara ikastaroetarako. Betiere, ikastaroak 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitartekoak izanen dira, bai araubide estentsiboan (presentziala eta urrutikoa edo autoikaskuntzakoa), bai intentsiboan (barnetegiak barne).
c) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.
d) Zenbatekoa: 3.000,00 euro.
e) 2024ko irailaren 30era arte aurkez daitezke eskabideak.
Orkoienen, 2024ko irailaren 5ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2413036