2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Deialdi publikoa, dirulaguntzak eman daitezen jarduerak egiteko ikastetxe publikoetan, 2023-2024 ikasturtean. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 778344.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin, hain zuzen ere, 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/778344).
a) Onuradunak: Orkoiengo Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak eta guraso elkarteak, baldin irakaskuntza-lanak sustatzen badituzte, eskolaz kanpoko jarduerak egiteko, deialdian ezarritako ikasturtean.
b) Xedea: deialdi honen xedea eta helburua da dirulaguntzak ematea eskolaz kanpoko jarduera osagarriak egin ditzaten, ikasturtean, Orkoiengo Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoek eta ikastetxeetako gurasoen elkarteek, baldin hezkuntza lana sustatzen badute, horrela sostengua eman dadin irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko ekimenei. Hitzaldiek eta lantegiek ere dirulaguntza jaso dezakete.
c) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.
d) Zenbatekoa: 6.000,00 euro ikastetxe publikoentzat eta 6.000 euro guraso elkarteentzat.
e) Hilabeteko epea dago eskabideak aurkezteko, Udaleko ediktuen taulan argitaratzen denetik hasita.
Orkoienen, 2024ko irailaren 5ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2413034