2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Deialdia, dirulaguntzak eman dakizkien kirol klubei eta elkarteei, 2024an. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 778107.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin, hain zuzen ere, 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/778107).
a) Onuradunak: deialdian parte har dezakete kirol klubek eta elkarteek, baldin beren xedea bada kirola sustatzea, egitea eta kirol-lehian aritzea, betiere ez badaude indarreko legeek debekurako ezarritako arrazoietan, eta betetzen badituzte oinarrietan ezarritako baldintzak.
b) Xedea: dirulaguntza honen xedea da kirol klub eta elkarteen kirol jarduna laguntzea eta hobetzea, helbidea Orkoienen badute. Horretarako, dirulaguntza emanen da eginen diren kirol jardueren programetarako. Programa horiek xede izanen dute kirola sustatzea, egitea eta kirol-lehian aritzea. Dirulaguntzaren helburua izanen da Orkoiengo klub eta elkarteei finantzatzea kirol jardueren programa, egiten badira 2023-2024 denboraldian.
c) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.
d) Zenbatekoa: 35.000 euro.
e) Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Orkoienen, 2024ko irailaren 5ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2413024