2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Eskumenak eskuordetzea alkatetzari, Iratxetako Iturzar kalea urbanizatzeko proiektua aurrera eramateko
Bat etorriz ezarrita dagoenarekin Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduan (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia), Udalbatzak, 2024ko irailaren 3ko osoko bilkura berezian, erabaki zuen alkatetzaren esku uztea, espresuki eta zehazki, Iratxetako Iturzar kalea urbanizatzeko proiektuan jasotako obrak kontratatzeko eskumena, behin proiektu hori behin betiko onetsita. Eskuordetze horren barnean sartuko dira, orobat, kontratazioa arautuko duen baldintza-agiria onesteko eskumena eta kontratazio-espedientea hasteko, hari jarraipena egiteko eta hura ebazteko eskumenak; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2 artikuluan.
Iratxetan (Leotz), 2024ko irailaren 5ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2413064