2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Xehetasun-azterketa 3. poligonoko 56. partzelan. Hasierako onespena
Iturengo Udaleko alkateak, irailaren 10ean emandako 84/2024 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman dio 3. poligonoko 56. partzelako (Irigoienea etxea) xehetasun-azterketari. Teresa Michelena Ayoroa da sustatzailea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, alegazioak aurkeztu ditzaten.
Iturenen, 2024ko irailaren 10ean.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.
Iragarkiaren kodea: L2413167