191. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Hiri-jarduketarako plan berezia (UE1) 16. poligonoko 244. lurzatian. Hasierako onespena

Burgiko Udalak, 2022ko uztailaren 22an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Burgiko udal planeamenduko 16. poligonoko 244. lurzatirako hiri-jarduketarako plan berezia (PEAU UE1), Elías Bronte Rodrigok sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Burgin, 2024ko uztailaren 23an.–Alkatea, Flavien Paget.

Iragarkiaren kodea: L2413111