191. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Aldaketa Udal Planean, Etxabarriko 9. poligonoko 278. lurzatian. Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2024ko irailaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Allingo Udal Planeko hirigintzako determinazio egituratzaileak aldatzea. Aldaketa hori Etxebarriko 9. poligonoko 278. lurzatian eginen da eta aisialdirako zuzkiduren sistema orokor gisa sailkatzea du helburu. Sustatzailea Etxabarriko Kontzejua da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 eta 77.2 artikuluetan ezarritakoarekin.

Amillaon, 2024ko irailaren 10ean.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2413165