191. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, administrari-ofizialen hiru lanpostu, euskaraz jakiteko betebeharrarekin, lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko. Deialdiko lanpostuak bete gabe utzi dira

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko irailaren 6an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko uztailaren 19an egin bilkuran honako deialdi hau onetsi zuen: deialdia, administrari-ofizialen hiru lanpostu, euskaraz jakiteko betebeharrarekin, lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko. Deialdi hori, 2024ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an.

Eskaerak aurkezteko epean ez da izangairik aurkeztu, horrenbestez, aho batez, honako hau erabaki da:

1. Bete gabe uztea honako deialdi hau: deialdia, administrari-ofizialen hiru lanpostu lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko (nahitaezko euskara maila B2).

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zizur Nagusiko Udalaren egoitza elektronikoan argitara dadila agintzea.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zizur Nagusian, 2024ko irailaren 10ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2413176