2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OLAZTI
Akats zuzenketa, 2022. urterako lan publikoaren eskaintzan
Erburua Olazti SL udal-enpresa publikoko buruak 10/2024 Ebazpena eman zuen 2024ko irailaren 4an. Haren bidez, Erburua Olazti SLren 2022rako lan publikoaren eskaintza aldatu zen (maiatzaren 20ko 1/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta argitaratu 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 26an).
Ikusirik maiatzaren 20ko 1/2022 Ebazpena eta haren ondorengo aldaketa (1/2023 Ebazpena, martxoaren 20koa).
Ikusirik azaroaren 30eko 11/2022 Ebazpena eta haren ondorengo aldaketa (1/2023 Ebazpena, martxoaren 20koa).
Kontuan hartuta bi ebazpen horietan zenbait oker material dagoela, honako hau ebazten da:
–Maiatzaren 20ko 1/2022 Ebazpenean eta haren ondorengo aldaketan (1/2023 Ebazpena, martxoaren 20koa) eskaintzen diren lanpostuak D mailakoak dira.
–Azaroaren 30eko 11/2022 Ebazpenean eta haren ondorengo aldaketan (1/2023 Ebazpena, martxoaren 20koa) deitutako lanpostuak D mailakoak dira eta sorosleen lanpostuei lanaldi partziala dagokie.
Kontuan hartu behar da Erburua Olazti SLn eskainitako eta deitutako lanpostuak ez direla mailaka sailkatu behar baizik eta taldeka, hala xedatuta baitago aplikatzekoa den Nafarroako kirol zerbitzuen eta ekipamenduen enpresa kudeatzaileen hitzarmen kolektiboan. Orobat, sorosleen lanpostuetan oker material bat dago, lanpostu horien lanaldia osoa baita.
Horiek horrela, eta kontuan hartuta, halaber, honako hau xedatuta dagoela berariaz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan:
"Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak."
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Erburua Olazti SLren 2022rako lan publikoaren eskaintzan eta haren ondorengo akats zuzenketan ikusi den oker materiala zuzentzea, eta "D maila" dioen tokian, mailarik ez aipatzea. Lan publikoaren eskaintza maiatzaren 20ko 1/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2022ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa) eta akats zuzenketa, berriz, martxoaren 20ko 1/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2023ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 30ekoa).
Bigarrena.–Deialdi honetako oker materialak zuzentzea: deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoarekin (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea), bai eta ondorengo akats zuzenketa ere. Zehazki, I. eranskineko ("Lanpostuen identifikazioa") lehenengo puntuan, "D maila" dioen tokian ez da mailarik agertu behar, eta lanaldi motari buruzko atalean, "partziala" dioen tokian "%100" jarri behar da. Deialdia azaroaren 30eko 11/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren koa) eta akats zuzenketa, berriz, martxoaren 20ko 1/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 30ekoa).
Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta dagozkion ondorioak izan ditzan, bai eta Udalaren gardentasun atarian eta iragarki-taulan ere, eta haren berri ematea Erburua Olazti SLko kontseiluari, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.
Laugarrena.–Aditzera ematea ebazpen hauen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Olaztin, 2024ko irailaren 5ean.–Burua, Joseba Vizuete Ascargorta.
Iragarkiaren kodea: L2413087