2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OLAZTI
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete dadin pinturako monitorearen lanpostu bat, dagokiona aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari. Bete gabe gelditu dela deklaratzea
Alkatearen 2022ko azaroaren 30eko 345. Ebazpenaren bidez onetsi zen lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdi horretan sartuta zegoen pinturako monitorearen lanpostu bat.
Deialdian onartutako eta baztertutako behin betiko zerrenda argitaratuta, ikusi da ez dagoela izangai onarturik.
Hortaz, egungo legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Deklaratzea bete gabe gelditu dela pinturako monitorearen lanpostu bat betetzeko prozedura, eta adieraztea prozedura amaitu dela.
Bigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Olaztiko Udaleko langileen ordezkariei, eta ebazpena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian.
Hirugarrena.–Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Olaztin, 2024ko irailaren 5ean.–Burua, Joseba Vizuete Ascargorta.
Iragarkiaren kodea: L2413086