191. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez osatzeko izangaien zerrenda bat, erdi mailako teknikari lanpostua aldi baterako kontratazioaren bidez betetzeko, Giza Baliabideen Arloan sortzen diren beharrei erantzutearren

Alkatetzaren 2024ko irailaren 10eko 832 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez osatzeko izangaien zerrenda bat, erdi mailako teknikari lanpostua (B mailakoa) aldi baterako kontratazioaren bidez betetzeko, Lizarrako Udalaren Giza Baliabideen Arloan sortzen diren beharrei erantzutearren.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

Deialdi honen oinarriak Udalaren web orrian argitaratuko dira (https://www.estella-lizarra.com/actualidad/empleo-publico/proceso-ordinario-2/), bai eta Udalaren iragarki-taulan ere.

Lizarran, 2024ko irailaren 10ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2413155