2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARAKIL
Deialdia, garbiketako lanpostu bat betetzeko, enplegua egonkortzeko prozesuaren barnean. Bete gabe gelditu dela deklaratzea
Alkatearen 2024ko uztailaren 11ko Ebazpenaren bidez, garbiketako lanpostu huts bat betetzeko deialdiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen. Deialdi hori 2022ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n.
Merezimenduen behin betiko balorazioa argitaratzearekin bat, ohartarazi zen 30 egun balioduneko epea irekitzen zela deialdiko baldintzak betetzen zirela egiaztatzeko. Epea iragan da, baina inork ez du egiaztagiririk aurkeztu.
Horiek horrela, nik, Arakilgo alkate Oihana Olaberria Jakak,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Arakilgo Udaleko enplegua egonkortzeko prozesuan sartuta dagoen garbiketako lanpostua betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea.
Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
2024ko irailaren 6an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Iragarkiaren kodea: L2413109