191. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

761/2024 Ebazpena, irailaren 6koa, zeinaren bidez onesten baita izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda honako deialdi honetan: deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 26an hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen Antsoaingo Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia, 2024ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an.

Antsoaingo Udalaren Gobernu Batzarrak, maiatzaren 31n hartutako erabaki baten bidez, onetsi zuen aldatzea honako deialdi honen oinarriak: deialdia, Antsoaingo Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Aldaketa hori 2024ko 147. Nafarroako aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18an.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onestea deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

Horrenbestez, eta legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, honako deialdi honetarako: deialdia, Antsoaingo Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko (zerrenda eranskin gisa doa).

2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Antsoainen, 2024ko irailaren 9an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

IZANGAI ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA

–Onartuak:

MATEOS TRUJILLANO, SOLEDAD

MERLO SALINAS, MIKEL

SÁNCHEZ AGUILAR, FRANCISCO

URTIAGA SANZ, JAVIER

–Baztertuak:

  • Ez du aurkeztu I. eranskinean ageri den eskabidea, deialdiaren 4.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz:

GONZÁLEZ TORRALBA, MARÍA ARANTZAZU

SÁNCHEZ MARTÍNEZ, RUBEN

Iragarkiaren kodea: L2413134