1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Tafallako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barnean, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko maiatzaren 13an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02094.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2024-3100200102094
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. enkantean jarriko diren ondasunak:
–lehenbiziko lotea:
Tafallako 18862 zenbakiko finka, Tafallako Jabetza Erregistroko 1870. liburukia, 282. liburua, 128. folioa. IDUFIR: 31016000308916.
Azalpena: Hiri finka: Bederatzi D. Trastelekutarako erabiltzen den lokal bat, sotoko solairuan dagoena eta hamar zenbakia duena; hamabi metro eta hirurogeita hamasei dezimetro karratuko azalera erabilgarria du. Mugakide hauek ditu: aurrealdean, Gure Liburuak enpresaren jabetzako finkan sartzeko arrapala; sartu eta eskuinaldean, hamaika zenbakiko trastelekua; ezkerraldean, San Isidro kalea; eta atzealdean, 9 zenbakiko trastelekua eta eremu komunak. Higiezinaren gastuetan eta elementu komunetan ehuneko bat eta bi ehuneneko partaidetza dagokio.
Katastroa: 31. poligonoa, 319. lurzatia, 2. azpiarea, Tafallako 6. hiri-unitatea (14 metro karratuko trastelekua). San Isidro kalea 35, sotoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002070738SY.
–Bigarren lotea:
Tafallako 18863 zenbakiko finka, Tafallako Jabetza Erregistroko 1870. liburukia, 282. liburua, 130. folioa. IDUFIR: 31016000308923.
Azalpena: Hiri finka: Bederatzi E. Trastelekutarako erabiltzen den lokal bat, sotoko solairuan dagoena eta hamaika zenbakia duena; hamabi metro eta berrogeita hamazazpi dezimetro karratuko azalera erabilgarria du. Mugakide hauek ditu: aurrealdean, Gure Liburuak enpresaren jabetzako finkan sartzeko arrapala; sartu eta eskuinaldean, Gure Liburuak enpresaren jabetzako finka; ezkerraldean, hamaika zenbakiko trastelekua; eta atzealdean, eraikinaren eremu komunak, korridorea, igogailuak. Higiezinaren gastuetan eta elementu komunetan ehuneko bat eta bi ehuneneko partaidetza dagokio.
Katastroa: 31. poligonoa, 319. lurzatia, 2. azpiarea, Tafallako 5. hiri-unitatea (15 metro karratuko trastelekua). San Isidro kalea 35, sotoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002070737AT.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2024ko irailaren 12an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2413312