1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Tuterako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko apirilaren 24an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01883.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2024-3100200101883
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:
Lote bakarra: Tuterako 15799 zenbakiko erregistro-finkaren 3/4 zatiezin. Finka hori Tuterako 1. Jabetza-erregistroan inskribatuta dago, 3432. liburukian, 976. liburuan, 135. folioan; CRU: 31018000640683.
Azalpena: Hamalau.–Tuterako Garijo Satrústegui kaleko 10 zenbakiko etxean, hirugarren solairuan, kalerako etxebizitza edo pisu bat, ezkerrekoa; 3. poligonoa, 486. partzela, 1. azpiarea, 8. hiri-unitatea. A motakoa da eta laurogeita bederatzi metro eta laurogeita hemezortzi dezimetro karratuko azalera eraikia du, eta hirurogeita bederatzi metro eta laurogeita hamabost dezimetro karratuko azalera erabilgarria. Sukalde-jangela, lau logela, jantzitegia eta komuna ditu. Mugakide hauek ditu, kaletik begiratuta: aurrealdean, Garijo Satrústegui kalea; sartu eta eskuinaldean, kalerako etxebizitza bat, eskuinekoa; ezkerraldean, bederatzi zenbakiko etxea; eta atzealdean, barrualdeko etxebizitza bat, ezkerrekoa. Ehuneko bost eta hogeita hiru ehuneneko partaidetza kuota du.
Katastroa: Tuteran. 3. poligonoa, 486. lurzatia, 1. azpiarea, 8. hiri-unitatea, 77 m². Estanca kalea 2, 3. A. Ondasun Higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002088019IA.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2024ko irailaren 12an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2413309