191. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

121/2024 EBAZPENA, irailaren 4koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ukatzen baita aurretiazko administrazio-baimena energia elektrikoa ekoizteko "Tartalo" deritzon 825 kW-eko eguzki instalazio fotovoltaikoa eta hari atxikitako transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturak jartzeko Txulapaingo udal-mugartean.

1.–Aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera.

Effective Strategies SLk, 2023ko azaroaren 15ean, aurretiazko administrazio-baimena eskatu zuen "Tartalo" deritzon 825 kW-eko eguzki instalazio fotovoltaikoa (zoruan) eta hari atxikitako transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturak jartzeko Txulapaingo udal-mugartean; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak.

2.–Kontsulten tramitea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaien ukitutako erakundeei 2023ko azaroaren 21ean. Bidalitako dokumentazioan zenbait akats zeudela ikusita, sustatzaileak zuzendu egin zituen, eta berriz egin zitzaien kontsulta erakunde horiei 2023ko abenduaren 22an.

Bat etorriz aipatutako arauetan xedatuta dagoenarekin, sustatzaileari jasotako txostenen kopia igorri zitzaion 2024ko otsailaren 15ean. Sustatzaileak, bada, horiei emandako erantzuna aurkeztu zuen 2024ko otsailaren 26an.

3.–Ingurumen-ukipenen kontrako txostena.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 85E/2024 Ebazpenaren bidez, ingurumen-ukipenen kontrako txostena egin zitzaion proiektuari.

4.–Aurretiazko administrazio-baimenaren eskaeran atzera egitea eta berme ekonomikoa itzultzeko eskaera.

Horiek horrela, Effective Strategies SLk, 2024ko abuztuaren 6an, jakinarazi zuen aurretiazko administrazio-baimenaren eskaeran atzera egiten zuela eta, hortaz, eskatzen zuela itzultzea instalazioaren sarbide- eta konexio-baimenari lotutako berme ekonomikoa.

5.–Aurretiazko administrazio-baimena ukatzeko eta berme ekonomikoa itzultzeko proposamena.

Hala, bada, aurkeztutako dokumentazioa ikusita eta kontuan hartuz xedatuta dagoena Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala eraman dela aurrera eta proposatu du espedientea ebaztea. Hortaz, aurretiazko administrazio-baimena ukatuko da eta instalazioaren sarbide- eta konexio-baimenari lotutako berme ekonomikoa itzuliko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ukatzea Effective Strategies SLk eskatutako aurretiazko administrazio-baimena energia elektrikoa ekoizteko "Tartalo" deritzon 825 kW-eko eguzki instalazio fotovoltaikoa eta hari atxikitako transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturak jartzeko Txulapaingo udal-mugartean.

2 Diruzaintza Atalari sarbide- eta konexio-prozedurari lotutako 80.000 euroko bermea itzul dezan agintzea; Effective Strategies SLk jarri zuen berme hori 2022ko azaroaren 11n –erregistro zenbakia: 5020000435 CFNA 2022 (Av-NAV-0636)–.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko Ingurumen Ebaluaziorako Atalera, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalera eta Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalera eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalera.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Effective Strategies SLri, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta Red Eléctrica de España SAUko Operazioetako eta Sistemaren Garapeneko zuzendaritzei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Txulapaingo Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko irailaren 4an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2412874