191. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

380/2024 EBAZPENA, irailaren 2koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Sarrigurengo "Santa María la Real" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena, ikastetxe horren titulartasuna aldatu eta "Fundación Maristas Ibérica" fundazioak har dezan baitu.

Ikusita Sarrigurengo "Santa María la Real" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularrak aurkeztutako eskaera (erregistro-zenbakia: 31004962; ikastetxearen helbidea: Champagnat pasealekua 2, Sarriguren), zeinaren bidez eskatzen baita ikastetxearen titulartasuna aldatzeko, "Fundación Maristas Ibérica" fundazioak hartuko baitu.

Aztertu dira entitate berria eratzeko eta erregistratzeko dokumentuak, gozamen-eskubidea eratzeko eta ondasunak lagatzeko hitzarmenak, eta entitate eskatzaileak aurkeztu dituen beste ziurtagiri guztiak.

Aztertu da Ikastetxeen Finantzaketaren Atalaren aldeko txostena.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 16. artikuluko e) letran ezarritakoa aplikatuz.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea, 2024-2025 ikasturtearen hasieratik aurrerako ondorioekin, Sarrigurengo "Santa María la Real" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena (erregistro-zenbakia: 31004962; ikastetxearen helbidea: Champagnat pasealekua 2, Sarriguren), ikastetxearen titulartasuna aldatzeko. Hala, egungo titularra "Hermanos Maristas de la Enseñanza" da (IFKa: R2600006G), eta aurrerantzean "Fundación Maristas Ibérica" erakundea izanen da (IFKa: G-44636363; helbidea: Alcalá de Henares, Jesuítas etorbidea 34, 28806, Edificio Ibérica).

2. Adieraztea titular berriak izanen dituela, aipatu ikastetxeari dagokienez, indarra duen legerian ezarritako eskubide, betebehar eta karga guztiak, batez ere Nafarroako Gobernuarekiko hezkuntza itunen araubideari dagokion orotan.

3. Titular aldaketa Nafarroako Ikastetxeen Erregistroan erregistratzea, eta idazpen berria helaraztea Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren Ikastetxeen Estatuko Erregistrora.

4. Gogoraraztea ezen titularrak baimena aldatzeko eskatu beharko duela, edo administrazio baimen berria eskatu, baldin aldaketarik bada bi ikastetxe horien erregistroko datuetan, edo instalazioak aldatzen badira, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan ezarritakoarekin bat.

5. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta interesdunari jakinaraztea ezen haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau igortzea Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Ikasketetarako Laguntzen eta Hezkuntza Zerbitzuen Kudeaketaren Atalera, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko irailaren 2an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

Iragarkiaren kodea: F2413307