2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ATARRABIA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, D mailakoa, eta Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuari atxikia. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Aztertu da deialdiaren espedientearen egoera (deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, D mailakoa, eta Udaleko Obra Zerbitzuari atxikia). Lanpostu hori 2022ko eta 2023ko ekitaldietan onetsitako enplegu publikoaren eskaintzako ordezte-tasa espezifikoei dagokie. Deialdiaren oinarriak 2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, maiatzaren 30ean.
Ikusi da 2024ko uztailaren 24ko 782 Ebazpena (argitara eman zen 2024ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 16an), zeinaren bidez onetsi baitzen deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda eta, behin-behineko zerrenda hori argitaratu eta biharamunetik hasita, hamar egun balioduneko epea finkatu baitzen erreklamazioak egiteko eta egindako akatsak zuzentzeko, horrelakorik egonez gero.
Erreklamazioak egiteko eta egindako akatsak zuzentzeko epea amaituta, eta deialdiaren 5.3 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak honako hau ebatzi du irailaren 5eko 920 Ebazpenaren bidez:
1. Deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hauek onestea:
–Onartuak:
ANSOAIN SEVILLANO, IGNACIO
AZKARATE JIMENEZ, ION
BARRANZUELA MICHUÉ, MIGUEL ÁNGEL
GARCIA MIRANDA, ARITZ
GOMEZ KOLOCHINSKI, PEDRO DANIEL
GOÑI GARAYOA, ABEL RUBEN
HUALDE ESTREMERA, ASIER
IBAÑEZ SALINAS, OSCAR
IGARRETA MARTINEZ, ANGEL MARIA
ITURRIA AMADOZ, IBAN
LEGARRA BEUNZA, ENEKO
LUNA GAVILANES, EDGAR MECIAS
MELERO ARRIAZU, VALENTIN
MOLINA PEREZ, JOAQUIN
NUIN ZABALZA, JULIO JOAQUIN
NUIN ZUÑIGA, JUAN CARLOS
PÉREZ ARETA, JON
RODRIGUEZ TORRENS, IMANOL
RUIZ DE LARRAMENDI, ECAY JOSU
ULLATE MARTINEZ, JOSE JAVIER
URDIN PEREZ, XABIER
ZARAUTZ ARRUTI, ANGEL MARIA
–Baztertuak:
OJER ARAMENDIA, ROBERTO
(Ez du aurkeztu ereduaren araberako parte hartzeko eskaerarik).
FONSECA URTASUN, MIGUEL ANGEL
(Ez du aurkeztu ereduaren araberako parte hartzeko eskaerarik, ezta behar den tasa ordaindu izana frogatzen duen gordekina ere).
2. Oposizioaldiko lehenengo proba egiteko egutegia zehaztea, 2024ko irailaren 30ean izanen baita, 9:00etan, Kultur Etxean (Kale Nagusia 38, Atarrabia).
Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertu eginen dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
Atarrabian, 2024ko irailaren 10ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2413150