188. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

117/2024 EBAZPENA, Energiako, Enpresa I+G+B-ko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, onura publikoa deklaratzen duena "Tudela II" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari atxikitako transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako, Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tuterako udal-mugarteetan.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak apirilaren 24an emandako 59/2023 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio-baimena eman zen EDP Renovables España SLUrentzat, energia elektrikoa ekoizteko 25 MW-eko "Tudela II" eguzki-instalazio fotovoltaikorako, eta orobat haren transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako, Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tuterako udal-mugarteetan (5065-CE eta SAT11162 espedienteak), Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 9E/2023 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzearen mende. Ebazpen hori 2023ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ekoan.

Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiaren maiatzaren 20ko 59/2024 Ebazpenaren bidez, eraikitzeko administrazio-baimena eman zen eta onura publikoa zehazki eman zen (1. fasea), 25 MW-eko potentzia instalatua duen Tutera II izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari atxikitako transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako, Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tuterako udal-mugarteetan. Hala, 2023ko maiatzaren 17an aurkeztutako eta 2023ko abenduaren 4an eguneratutako exekuzio-proiektuak onetsi ziren, eta hogeita hamasei hilabeteko epea eman zen obrak egiteko. Ebazpen hori 2024ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6koan.

Azken ebazpen horretan honako hau adierazi zen: "Onura publikoa zehazki deklaratze hau mugatu behar da zenbait ondasun eta eskubidetara, hain zuzen ere, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144., 145. eta 146. artikuluetan eskatzen dena bete den kasuetara, zerrendatuta baitaude Ebazpen honen eranskinean (1. fasea). Ukitutako gainerako ondasun eta eskubideen kasuan (2. fasea), egoki den tramitea bete beharko da".

Aurrekoa betez, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, memoria eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren 30 egun balioduneko epean, haien onura publiko osagarria deklaratzeko (2. fasea). Horretarako, iragarkia jarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2024ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 25ekoa) eta Diario de Noticias egunkarian (2024ko ekainaren 26koa), eta dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean argitaratu zen. Era berean, informazioa Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tuterako udaletara bidali zen, jendaurrean jar zezaten dagozkien ediktu-tauletan epe berean, eta egintza hori espedientean jasota dago egiaztatzeko eginbideetan.

Ez da alegaziorik jaso.

Era berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 146. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, txosten bat eskatu zitzaien ukitutako udalei.

2024ko uztailaren 1ean sinatutako txostenaren bidez, Tuterako Udaleko hirigintza-zerbitzu teknikoek jakinarazi zuten ez zegoela proiektuari buruz deus gehiago esatekorik.

Ez da beste txostenik jaso.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du EDP Renovables España SLUk eskatutako onura publikoa zehazki deklaratzea, eskatu bezala, soilik eranskineko zerrendan ageri diren ukitutako ondasun eta eskubideetara mugatuta.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tuterako udal-mugarteetan dagoen Tutera II izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta hari atxikitako transformazio- eta ebakuazio-azpiegituren onura publikoa, zehazki (2. fasea), bat etorriz Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin. Hala, enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze-espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ez da aldatu jendaurreko aldia igaro ondoren, eta ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

3. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau jakinaraztea EDP Renovables España SLUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

6. Ebazpen hau Ablitasko, Ribaforadako, Fontellasko ea Tuterako udalei jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 26an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

ERANSKINA.–"TUDELA II" EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK ETAHARI ATXIKITAKO TRANSFORMAZIO- ETA EBAKUAZIO-AZPIEGITUEK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO (2. FASEA)

"Tudela II" EPFVa.

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Azalera

(m²)

Azalera okupatua

(m²)

Zardoya Alegría, José Luis

Ablitas

11

837

310000000002190341MY

6.217

260

Zardoya Alegría, José Luis

Ablitas

11

811

310000000002190315YS

3.872

3.872

Zardoya Alegría, José Luis

Ablitas

11

871

310000000002223736RP

27.542

20.993

"Tutera II" EIFVaren erdi tentsioko sarea.

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Azalera

(m²)

Luzera

(m)

Azalera

(m²)

Zortasuna

(m²)

Aldi baterako okupazioa

(m²)

Ribaforadako Udala

Ribaforada

1

91030

17.735

273

273

547

3.203

Ablitasko Udalaren herri-lurrak

Ablitas

10

1371

310000000002190210ZR

18.263,9

80

64

128

317

Marín Orta, Jesus

Tutera

35

208

310000000001381309QT

707,9

5

3

6

10

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

Tutera

35

342

310000000001381420OD

1.061,25

70

56

113

334

Autopista Vasco Aragonesa SA Cesa

Ribaforada

1

860

310000000001334948JX

3.555,11

70

28

56

271

Autopista Vasco Aragonesa SA Cesa

Ribaforada

1

861

310000000001334949KM

2.902,77

75

30

60

366

Autopista Vasco Aragonesa SA Cesa

Ribaforada

1

96

310000000001334221ZE

12.149

5

4

8

2.462

Autopista Vasco Aragonesa SA Cesa

Ribaforada

1

47

310000000001334173OF

857

0

0

0

83

Gómez Aranaz, Fernando

Ribaforada

1

46

310000000001334172ID

724

0

0

0

74

Frutas y Hortalizas de Fontellas SL

Fontellas

5

114

310000000001195773WR

98.894,8

3.054

Gil Arbe, José María; Gil Arbe, Jesús Manuel

Ablitas

4

1190

310000000002253327OL

263.809

1.070

LASAT 220 kV ("Tutera Sustatzaileak" - "Tutera 220 kV" TAE).

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

AIREKO LINEAREN UKIPENA

LURPEKO LINEAREN UKIPENA

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Luzera

(m)

LZ

(m²)

ES

(m²)

SE

(m²)

Bide berriak

(m²)

Euskarriak

Neurketa ixtegia

(m²)

Zanga

Zk.

Azal.

(m²)

A BET

(m²)

Luzera

(m)

Azal.
(m²)

AA

(m²)

A BET

(m²)

Berrozpe Magaña, Pedro

Tutera

37

555

42

761

249

138

1

29

755

75

50

214

62

Yanguas Zardoya, Fernando Alejandro

Tutera

37

350

254

6.558

1.593

869

2

80

2.023

Lagua Lagua, Blanca Balvina;

Agualongo Tenelema, Segundo Ángel

Tutera

37

375

27

792

176

100

Molinos Santos, Javier

Tutera

37

674

19

530

123

69

Insorivera SL

Tutera

37

675

29

52

40

Ullate Moreno, Felipe

Tutera

37

377

34

835

176

90

Magaña Aguado, Andrés

Tutera

37

400

62

1.058

394

220

148

3

72

4.035

Orozco Leon, Wilma Ana;

Gamboa Arcos, Jose Eduardo;

Haro Velasco, Carlos Ernesto;

Arcos Sarabia, Joffre Marcelo;

Arcos Sarabia, Albaro Orlando;

Arcos Sarabia, Martha Maristela;

Haro Arcos, Carlos Andres;

Arcos Sarabia, Lourdes Maribel;

Moya Peralvo, Marlene Janeth;

Flores Zambrana, Arnaldo Marvin;

Bautista Villacis, Veronica Paulina;

Salazar Sanchez, Piedad Alexandra

Tutera

37

392

28

447

175

98

34

Orta Sanz, Miguel Angel;

Orta Sanz, María Carmen;

Orta Sanz, Pilar;

Orta Sanz, María Teresa;

Orta Sanz, Rocío;

Orta Sanz, Jose Antonio;

Orta Sanz, María del Sol

Tutera

37

393

26

424

171

96

Sáenz, Garcia, Segismundo

Tutera

37

394

23

274

145

82

301

4

94

1.916

Sáenz Muñoz, José Luis;

Sáenz García, Segismundo;

Sáenz García, Francisca;

Sáenz García, Emilia;

Sáenz Muñoz, María Pilar

Tutera

37

395

133

2.095

852

478

638

5

94

5.724

Solano Aguado, María Concepción

Tutera

37

399

40

559

248

116

1

6

29

516

Aguado Alava, Matías

Tutera

37

568

45

799

289

162

349

Galindo Díaz, María Mercedes

Tutera

37

401

31

639

200

112

7

Simón Canfranc, José María

Tutera

4

201

60

1.224

398

229

Lirón de Robles Sanz, José Javier

Tutera

4

123

41

630

236

123

7

23

426

Gonzalez Sanguesa, Nieves;

Gonzalez Sanguesa, María Carmen

Tutera

4

129

77

1.068

444

251

8

26

590

736

78

50

216

156

Tuterako Udala

Tutera

4

308

261

198

762

481

Tuterako Udala

Tutera

37

92490

42

31

143

20

Tuterako Udala

Tutera

37

92560

375

321

192

392

286

914

408

Tuterako Udala

Tutera

37

92550

4

125

28

54

3

2

9

76

Tuterako Udala

Tutera

37

92540

19

Tuterako Udala

Tutera

37

92190

2

45

13

7

Tuterako Udala

Tutera

37

92590

9

7

4

Tuterako Udala

Tutera

37

92700

4

71

30

17

Tuterako Udala

Tutera

37

92710

4

78

20

11

Tuterako Udala

Tutera

37

92920

2

42

13

7

Tuterako Udala

Tutera

37

92930

2

33

13

7

Tuterako Udala

Tutera

37

92950

2

34

20

30

8

Tuterako Udala

Tutera

37

92940

2

35

15

8

Tuterako Udala

Tutera

37

92960

2

33

14

7

2

Tuterako Udala

Tutera

4

93250

23

378

135

70

LZ: Lurgain-zortasuna; ZGA: zuhaitzik gabeko azalera; EGA: eraiki gabeko azalera; ZZ: zanga pasatzeko zortasuna; ABO: Aldi baterako okupazioa.

Iragarkiaren kodea: F2412785