1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
116/2024 EBAZPENA, Energiako, Enpresa I+G+B-ko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, onura publikoa deklaratzen duena "Tudela I" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari atxikitako transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako, Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tuterako udal-mugarteetan.
Energiako, Enpresa I+G+b-ko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak apirilaren 24an emandako 60/2023 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio-baimena eman zen EDP Renovables España SLUrentzat, energia elektrikoa ekoizteko 13 MW-eko "Tudela I" eguzki instalazio fotovoltaikorako, eta orobat haren transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tuterako udal-mugarteetan, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 9E/2023 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzearen mende. Ebazpen hori 2023ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18koan.
Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiaren maiatzaren 17ko 58/2024 Ebazpenaren bidez, eraikitzeko administrazio-baimenaeman zen eta haren onura publikoa zehazki deklaratu zen (1. fasea), 13 MW-eko potentzia instalatua duen "Tudela I" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari atxikitako transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako, Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tuterako udal-mugarteetan. Hala, 2023ko maiatzaren 17an aurkeztutako eta 2023ko abenduaren 4an eguneratutako exekuzio-proiektuak onetsi ziren, eta hogeita hamasei hilabeteko epea eman zen obrak egiteko. Ebazpen hori 2024ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31koan.
Azken ebazpen horretan honako hau adierazi zen: "Onura publikoa zehazki deklaratze hau mugatu behar da zenbait ondasun eta eskubidetara, hain zuzen ere, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144., 145. eta 146. artikuluetan eskatzen dena bete den kasuetara, zerrendatuta baitaude Ebazpen honen eranskinean (1. fasea). Ukitutako gainerako ondasun eta eskubideen kasuan (2. fasea), egoki den tramitea bete beharko da".
Aurrekoa betetzeko, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jarri ziren memoria eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, 30 egun balioduneko epean, haien onura publiko osagarria deklaratzeko (2. fasea). Horretarako, iragarkia jarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2024ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 25ekoa) eta Diario de Noticias egunkarian (2024ko ekainaren 26koa), eta dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean argitaratu zen. Era berean, informazioa Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tuterako udaletara bidali zen, jendaurrean jar zezaten dagozkien ediktu-tauletan epe berean, eta egintza hori espedientean jasota dago egiaztatzeko eginbideetan.
Ez da alegaziorik jaso.
Era berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 146. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, txosten bat eskatu zitzaien ukitutako udalei.
2024ko uztailaren 1ean sinatutako txostenaren bidez, Tuterako Udaleko hirigintza-zerbitzu teknikoek jakinarazi zuten ez zegoela proiektuari buruz deus gehiago esatekorik.
Ez da beste txostenik jaso.
Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du EDP Renovables España SLUk eskatutako onura publikoa zehazki deklaratzea, eskatu bezala, soilik eranskineko zerrendan ageri diren ukitutako ondasun eta eskubideetara mugatuta.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Zehazki deklaratzea Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tuterako udal-mugarteetan dagoen Tutera I izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta hari atxikitako transformazio- eta ebakuazio-azpiegituren onura publikoa (2. fasea), bat etorriz Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin. Hala, enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze-espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ez da aldatu jendaurreko aldia igaro ondoren, eta ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
3. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
5. Ebazpen hau jakinaraztea EDP Renovables España SLUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.
6. Ebazpen hau Ablitasko, Ribaforadako, Fontellasko ea Tuterako udalei jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 26an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
ERANSKINA.–"TUDELA I" EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK ETA HARI ATXIKITAKO TRANSOFMRAZIO- ETA EBAKUAZIO-AZPIEGITURAK UKITUTAKO ESKUBIDE ETA ONDASUNEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO (2. FASEA)
"Tudela I" EIFVa.
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Azalera (m²) | Azalera okupatua (m²) |
Ablitasko Udalaren herri-lurrak | Ablitas | 11 | 793 | 310000000002190297GZ | 163.530 | 9.703 |
Zardoya Alegría, Rubén | Ablitas | 11 | 856 | 310000000002190360DL | 15.083 | 14.717 |
"Tutera I" EIFVaren erdi tentsioko sarea.
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Azalera (m²) | Luzera (m) | Azalera (m²) | Zortasuna (m²) | Aldi baterako okupazioa (m²) |
Ribaforadako Udala | Ribaforada | 1 | 91030 | | 17.735 | 273 | 273 | 547 | 3.203 |
Ablitasko Udalaren herri-lurrak | Ablitas | 10 | 1371 | 310000000002190210ZR | 18.263,9 | 80 | 64 | 128 | 317 |
Marín Orta, Jesus | Tutera | 35 | 208 | 310000000001381309QT | 707,9 | 5 | 3 | 6 | 10 |
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | Tutera | 35 | 342 | 310000000001381420OD | 1.061,25 | 70 | 56 | 113 | 334 |
Autopista Vasco Aragonesa SA Cesa | Ribaforada | 1 | 96 | 310000000001334221ZE | 12.149 | 5 | 4 | 8 | 2.462 |
Autopista Vasco Aragonesa SA Cesa | Ribaforada | 1 | 47 | 310000000001334173OF | 857 | 0 | 0 | 0 | 83 |
Gómez Aranaz, Fernando | Ribaforada | 1 | 46 | 310000000001334172ID | 724 | 0 | 0 | 0 | 74 |
Frutas y Hortalizas de Fontellas SL | Fontellas | 5 | 114 | 310000000001195773WR | 98.894,8 | | | | 3.054 |
Gil Arbe, José María Gil Arbe, Jesús Manuel | Ablitas | 4 | 1190 | 310000000002253327OL | 263.809 | | | | 1.070 |
Iragarkiaren kodea: F2412784