2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Akats zuzenketa, 2024ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean
Zizur Nagusiko Udalaren 2024rako plantilla organikoa 2024ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 25ean. Ikusi da iragarki horretan akats bat dagoela gizarte-hezitzailearen lanpostuaren (25301 plaza) administrazio-egoeran. Izan ere, plaza hori hutsik geratu zen 2023an, plaza okupatzen zuen funtzionarioak borondatezko eszedentzia eskatu baitzuen.
2023ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 13an, lan publikoaren eskaintza bat argitaratu zen, loturik zegoena Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/22 Legean ezarritako ordezte-tasarekin (Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2023ko martxoaren 24an), eta bertan sartua zegoen, besteak beste, aipatutako gizarte-hezitzailearen lanpostua. Hortaz, akatsa zuzendu behar da, eta plaza huts hori lan publikoaren eskaintza baten bidez beteko dela ezarri.
Udalbatzak, 2024ko abuztuaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuen aipatutako akatsa zuzentzea –gizarte-hezitzailearen lanpostuaren (25301 plaza) administrazio-egoerari buruzkoa, alegia–, eta, ondorioz, lanpostu hori sartzea plaza hutsen zerrendan; hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutako eskumena baliatuta. Orobat, erabaki horren bidez, 2024ko plantilla organikoaren behin betiko onespena aldatu zen.
Zizur Nagusian, 2024ko irailaren 3an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2412834