188. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

110/2024 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eskatzen baita aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea energia elektrikoa ekoizteko instalazio honetarako eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, baita haren onura publikoa zehazki deklaratzea ere: 4 MW-eko "Los Charros" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Abaigarko eta Murietako udal-mugarteetan dagoena.

1.–Aurretiazko administrazio-baimenaren, eraikitzeko administrazio-baimenaren eta zehazki onura publikoko deklarazioaren eskaera.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, 2022ko otsailaren 22an, Sociedad de explotación Fotovoltaica Zeta SLk eskatu zuen aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea, bai eta onura publikoa zehazki deklaratzea ere, Okoko, Abaigarko eta Murietako udal-mugarteetan 4 MW-eko "Los Charros" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegiturak egiteko.

Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, eguzki-instalazio fotovoltaikoa honako hauek osatzen zuten:

–540 Wp-ko 8.960 modulu fotovoltaiko, 4.838,4 kWp-ko potentzia puntarekin.

–16 inbertsore, bakoitza 250 kWn-ekoa, guztira 4 MWn-eko potentzia nominalarekin.

–Behe-tentsioko lurpeko konexioa, inbertsoreetatik transformazio-zentro baterainokoa; hormigoizko etxola prefabrikatu bat dauka erdi-tentsioko gelaxketarako, bai eta aire zabaleko 4.000 kVA-ko transformadore bat ere, babes-hesi metaliko batekin. Sortutako energiaren tentsioa 13,2 kV-era igoko du.

–Erdi-tentsioko lurpeko konexioa (30 metro), transformazio-zentrotik ebakitze eta neurtze zentro berrirainokoa; etxola prefabrikatu bat dauka, erdi-tentsioko gelaxka metaliko modularrekin.

–13,2 kV-eko aireko (365 metro) eta lurpeko (2.612 metro) ebakuazio-linea, ebakitze eta neurtze zentrotik banaketa-sarerako konexio-punturainokoa (Murieta TBA).

2.–Proiektuaren jendaurreko informazioa eta kontsulten izapidea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluak betez (errege dekretu horren bidez arautzen baitira energia elektrikoko instalazioen garraio, banaketa, merkaturatze eta hornidura jarduerak eta baimentzeko prozedurak), eskaera 30 egun baliodunez jendaurrean jarri zen, iragarkia argitara emanda 2022ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28koan, eta 2022ko uztailaren 29ko Diario de Noticias egunkarian; era berean, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan argitaratu zen. Era berean, informazioa Okoko, Abaigarko eta Murietako udaletara bidali zen, jendaurrean jar zezaten dagozkien ediktu-tauletan, epe berean.

Jasotako alegazioak hauek dira, aurkeztutako hurrenkeran:

1. alegazioa.–Javier Chávarri Ancín jauna, 2022ko abuztuaren 17koa.

2. alegazioa.–Iñaki Etaio Alonso jauna eta José Javier Etayo López de Vicuña jauna, 2022ko irailaren 1ekoa.

3. alegazioa.–Milagros Pascual Arzoz andrea, Pedro Pascual Arzoz jauna, José Francisco Pascual Arzoz jauna eta María José Pascual Arzoz andrea, 2022ko irailaren 5ekoa.

4. alegazioa.–María José Zubillaga Gaztañaga andrea, Vicente Gómez Alecha jauna ordezkatuz, 2022ko irailaren 5ekoa.

5. alegazioa.–"Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkartea, 2022ko irailaren 9koa.

6. alegazioa.–"Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkartea, 2022ko irailaren 9koa.

Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, proiektuaren separatak bidali zitzaien erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:

ERAKUNDEA

Zk.

DATA

Okoko Udala

Abaigarko Udala

Murietako Udala

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

2

2022-08-17

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (EKH)

Electra José Antonio Martínez SL.

1

2022-08-09

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 126., 127., 131., 145. eta 147. artikuluekin bat, aipatutako alegazioak eta txostenak sustatzaileari bidali zitzaizkion.

Jasotako alegazioen eta txostenen edukia eta azterketa ebazpen honen I. eta II. eranskinetan laburbiltzen dira.

3.–Proiektua jendaurrean jartzeko eta kontsultak izapidetzeko bigarren prozedura.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren otsailaren 22ko 75E/2023 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena ukatu zen.

Horiek horrela, 2023ko maiatzaren 10ean, instalazioaren sustatzaile berriak, Levante Ppa Sun SLk, "Los Charros" eguzki-instalazio fotovoltaikorako dokumentazio eguneratua aurkeztu zuen; izan ere, kokaleku berria dauka instalazioak, Abaigarko udal-mugarteko 1. poligonoko 241., 1011. eta 1012. lurzatietan, bai eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegiturek ere, Abaigarko eta Murietako udal-mugarteetan.

Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, instalazio fotovoltaikoak elementu nagusi hauek izanen ditu:

–Alde biko 9.856 modulu fotovoltaiko (Longi LR5-72HBD edo antzekoa), 540 Wp-koak, 352 egitura finkoren gainean (2Vx14) instalatuak eta 28 moduluko 352 katetan banatuak, 5.322,24 kWp-ko potentzia puntarekin.

–Sungrow SG250HX edo antzeko 16 inbertitzaile, bakoitza 250 kWn-koa, guztira, 4 MWn-eko potentzia nominalarekin.

–Behe-tentsioko lurpeko konexioa, inbertsoreetatik transformazio-zentro baterainokoa; hormigoizko etxola prefabrikatu bat dauka erdi-tentsioko gelaxketarako, bai eta aire zabaleko 4.000 kVA-ko transformadore bat ere, babes-hesi metaliko batekin. Sortutako energiaren tentsioa 13,2 kV-era igoko du.

–Erdi-tentsioko lurpeko konexioa (280 metro), transformazio-zentrotik ebakitze zentro berrirainokoa; etxola prefabrikatu bat dauka, erdi-tentsioko gelaxka metaliko modularrekin.

–Lurpeko ebakuazio-linea, 13,2 kV-ekoa (1.750 metro), ebakitze eta neurtze zentrotik banaketa-sarerako konexio-punturainokoa (Murieta TBA).

Horregatik, eta berriz ere abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, jendaurrean jarri zen eskaera 30 egun baliodunean, iragarkia argitara emanda 2023ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 27koan, eta 2023ko uztailaren 28ko Diario de Noticias egunkarian; era berean, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan argitaratu zen. Era berean, informazioa Abaigarko eta Murietako udaletara bidali zen, jendaurrean jar zezaten dagozkien ediktu-tauletan, epe berean.

Jasotako alegazioak hauek dira, aurkeztutako hurrenkeran:

7. alegazioa.–Sustrai Erakuntza fundazioa, 2023ko abuztuaren 30ekoa.

8. alegazioa.–Jaime Alegría Pascual jauna eta Carlos Alecha Barbarin jauna, 2023ko irailaren 1ekoa.

3 bis alegazioa.–Milagros Pascual Arzoz andrea, Pedro Pascual Arzoz jauna, José Francisco Pascual Arzoz jauna eta María José Pascual Arzoz andrea, 2023ko irailaren 4koa.

9. alegazioa.–José María Aramendía Martínez jauna, 2023ko irailaren 5ekoa.

10. alegazioa.–Luis María Maeztu García jauna, Olaya García Robles andrea ordezkatuz, 2023ko irailaren 6koa.

11. alegazioa.–José María Aramendía Martínez jauna, bere izenean eta Rufino Aramendia Martinez eta María Carmen Aramendia Martinez jaun-andreak ordezkatuz, 2023ko irailaren 7koa.

12. alegazioa.–Murietako Udala, 2023ko irailaren 7koa.

13. alegazioa.–Margarita Epenza de Goñi andrea, 2023ko irailaren 8koa.

Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, proiektuaren separatak bidali zitzaien erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:

ERAKUNDEA

Zk.

DATA

Abaigarko Udala

Murietako Udala

Ondare Arkitektonikoaren Atala

3

2023-07-27

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala

5

2024-02-08

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (EKH)

4

2023-08-25

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 126., 127., 131., 145. eta 147. artikuluekin bat, aipatutako alegazioak eta txostenak sustatzaileari bidali zitzaizkion.

Jasotako alegazioen eta txostenen edukia eta azterketa ebazpen honen I. eta II. eranskinetan laburbiltzen dira.

4.–Ingurumen-ukipenen txostena, eta jarduerak eta erabilerak baimentzea lurzoru urbanizaezinean.

Espedientean jasota daude Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 24an eman 375E/2023 Ebazpena, ingurumen-ukipenen aldeko txostena egiten duena, eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak abuztuaren 5ean eman 256E/2024 Ebazpena, baimena ematen duena lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko. Ebazpenetan jasotako determinazioak bete behar dira.

5.–Aurretiazko administrazio-baimenaren, eraikitzeko administrazio-baimenaren eta zehazki onura publikoko deklarazioaren proposamena.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa betez, Levante Ppa Sun SLren gaitasun legala, teknikoa eta ekonomikoa egiaztatu da.

Bestalde, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak ezartzen duenarekin bat, Levante Ppa Sun SLk banaketa-sarearen kudeatzailearen baimena du sarbidea eta konexioa egiteko proiektatutako konexio puntuan.

Horregatik guztiagatik, aurkeztutako dokumentazioa aztertuta eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean xedatutakoa kontuan hartuta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea Levante Ppa Sun SLri eta onura publikoa zehazki deklaratzea, energia elektrikoa ekoizteko "Los Charros" eguzki-instalazio fotovoltaikoa jartzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea Levante Ppa Sun SLri, energia elektrikoa ekoizteko "Los Charros" eguzki-instalazio fotovoltaikoa jartzeko (4 MW-ko potentzia instalatukoa) eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegiturak Abaigarko eta Murietako udal-mugarteetan egiteko. Horretarako, 2023ko maiatzaren 10ean aurkeztutako exekuzio-proiektuak onesten dira, eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematen da obrak gauzatzeko.

2. Baimen hau emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

3. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute honako hauetan xedatutakoarekin: Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua eta haren Jarraibide Tekniko Osagarriak, JTO-GTE 01etik 23ra; Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua eta haren Jarraibide Tekniko Osagarriak, JTO-GTL 01etik 09ra; eta Behe-tentsioko Erregelamendu elektroteknikoa onesten duen abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.

5. Instalazio horren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze espedientean. III. eranskinean azaltzen da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, zeinak ez du aldaketarik izan 2023ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 27koan, jendaurrean jarritakoaren aldean.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko Ingurumen Ebaluazioaren Atalera, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalera, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalera eta Erregistro, Ondasun Higigarri eta Arkeologia Atalera eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzura.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau honako hauei jakinaraztea: Levante Ppa Sun SL, Sociedad de explotación Fotovoltaica Zeta SL, Electra José Antonio Martínez SL, Javier Chávarri Ancín jauna, Iñaki Etaio Alonso jauna, Milagros Pascual Arzoz andrea, Pedro Pascual Arzoz jauna, José Francisco Pascual Arzoz jauna, María José Pascual Arzoz andrea, María José Zubillaga Gaztañaga andrea, "Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkartea,"Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkartea, Sustrai Erakuntza fundazioa, Jaime Alegría Pascual jauna, Carlos Alecha Barbarin jauna, José María Aramendía Martínez jauna, Luis María Maeztu García jauna, Margarita Epenza de Goñi andrea, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU, Red Eléctrica de España SAUko Eragiketen eta Garapenaren Zuzendaritzak eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrak; eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzenduta, hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, errekurtsoan espedientearen kodea adierazita.

9. Ebazpen hau Okoko, Abaigarko eta Murietako udalei eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 13an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA.–JASOTAKO ALEGAZIOAK

Jaso diren alegazioen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian:

1. alegazioa.–Javier Chávarri Ancín jauna.

2022ko abuztuaren 17an, Javier Chávarri Ancín jauna instalazio horren aurka agertu zen, nekazaritzako produktibitate handiko landa-lurzorua ukitzen duelako.

Erantzuna:

Ebazpen honetan adierazten den bezala, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren otsailaren 22ko 75E/2023 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena ukatu zen.

Hori horrela, 2023ko maiatzaren 10ean, instalazioaren sustatzaileak dokumentazio berria aurkeztu zuen; hala, eguzki-instalazioa Abaigarko udal-mugartean kokatuko da, eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, aldiz, Abaigarko eta Murietako udal-mugarteetan.

Kokaleku berri horretarako, espedientean jasota daude Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 24an eman 375E/2023 Ebazpena, ingurumen-ukipenen aldeko txostena egiten duena, eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak abuztuaren 5ean eman 256E/2024 Ebazpena, baimena ematen duena lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko.

2. alegazioa.–Iñaki Etaio Alonso jauna eta José Javier Etayo López de Vicuña jauna.

2022ko irailaren 1ean, Iñaki Etaio Alonso jaunak eta José Javier Etayo López de Vicuña jaunak eskatu zuten ebakuazio-lineak eta haren kutxatilek, Abaigarko hirigunetik hurbil dagoen tartean, gutxienez 5 metroko distantzia gorde dezatela "Abaigar jauregia" eraikinarekin.

Erantzuna:

Ebazpenean adierazten den bezala, 2023ko maiatzaren 10ean, instalazioaren sustatzaileak dokumentazio berria aurkeztu zuen eguzki-instalaziorako eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako; haren arabera, azpiegitura horiek lekuz aldatu ziren, eta Abaigarko hirigunetik hurbil zegoen tartea kendu zen.

3. eta 3 bis alegazioak. Milagros Pascual Arzoz andrea, Pedro Pascual Arzoz jauna, José Francisco Pascual Arzoz jauna eta María José Pascual Arzoz andrea.

2022ko irailaren 5ean sinatutako idazkiaren bidez, Milagros Pascual Arzoz, Pedro Pascual Arzoz, José Francisco Pascual Arzoz eta María José Pascual Arzoz jaun-andreek, zeinak ebazpen honen bidez onetsitako proiektuaren ebakuazio-lineak ukitutako Abaigarko 1. poligonoko 215. eta 218. lurzatien titularrak baitira, eskatu zuten instalazioa egiteko baimenik eman ez dadin, alegazio hauetan oinarrituta:

–Prozedura ez dela bete, ez delako eskatu ingurumen-ebaluaziorik eta ez delako behar bezalako izapiderik egin onura publikoa zehazki deklaratzeko.

–Ez dela proiektuaren onura publikoa justifikatu.

–Proiektuak inpaktuak dituela paisaian, natura-ingurunean eta biztanlerian.

–Instalazioa lursail bateraezinetan kokatzen dela, ingurumen eta hirigintza arloko araudiaren arabera.

–Trazadurak ukipena duela lurzati, bide eta instalazio jakin batzuetan.

Jendaurreko informazioaren bigarren prozeduraren esparruan, pertsona horiek beste idazki bat aurkeztu zuten, 2023ko irailaren 4an. Bertan, eskaera bera egin zuten, oinarri hartuta lehen idatziaren alegazio berak edo antzekoak, bai eta jarraian laburbiltzen diren beste alegazio berri batzuk ere:

–Hori ez dela jendaurreko informazioaren bigarren izapide bat, sustatzailea beste bat delako, denbora luzea igaro delako, kokapena eta ukipenak aldatu direlako eta ukatu delako lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena.

–Ez direla zehatzak proiektuko lur azpiko ebakuazio-lineak beren titulartasuneko lurzatietan (Abaigarko 1. poligonoko 215. eta 218. lurzatiak) eragindako ukipenak, eta badaudela alternatibak.

–Eguzki-instalazioa ebakuazio-puntutik hurbilago jarri beharko litzatekeela.

Erantzuna:

Lehenik eta behin, adierazi behar da instalazioari dagokion ingurumen-izapideak eskatzen duen ingurumen-dokumentazioa aurkeztu zuela sustatzaileak, eta horren froga da Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 24ko 375E/2023 Ebazpenaren bidez proiektuaren aldeko ingurumen-ukipenen txostena egin izana.

Bestalde, gogoratu behar da Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluak elektrizitatea sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko instalazio elektrikoen onura publikoa deklaratzen duela, haiek ezartzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako eta bide zorra ezarri eta erabili ahal izateko.

Proiektuaren bateragarritasunari dagokionez, sustatzaileak honako hau adierazi du: "indarreko legeria zorrotz betez diseinatu da, ingurumen-inpaktua minimizatzeko asmoz". Nolanahi ere, ingurumen eta hirigintza arloko gaiak dagozkien izapideetan ebaluatu dira, eta emaitza honako hauek izan dira: Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 24an eman 375E/2023 Ebazpena, ingurumen-ukipenen aldeko txostena egiten duena, eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak abuztuaren 5ean eman 256E/2024 Ebazpena, baimena ematen duena lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko.

Jarraitutako prozedurari dagokionez, bigarren informazio publikotzat hartu zein ez hartu, izapidetzea izan da espediente berri bat izan balitz eginen zenaren berdina. Ukitutako pertsonek espedientearen berri izan dute eta egokitzat jo dituzten alegazioak aurkeztu ahal izan dituzte.

Azkenik, alegatzaileen lurzatiei dagokienez, sustatzaileak adierazi du ez direla zuzenean ukitzen, eta linearen instalazioak eginen direla lurzatien egungo erabilerarekin bateraezintasunik ez izateko moduan, eta, lurzatietan mantentze-lanak egin behar izanez gero (nahiz eta ez den beharrezkotzat jotzen epe labur edo ertainean), jabeari kalte-ordaina emanen zaiola egindako kalteengatik eta errendimendu faltagatik.

4. alegazioa.–María José Zubillaga Gaztañaga andrea, Vicente Gómez Alecha jauna ordezkatuz.

2022ko irailaren 5eko idazkiaren bidez, Vicente Gómez Alecha jaunak proiektua baliogabetzeko eskatu zuen, haren kokapena ez delako egokia, instalazioa urrun baitago energia ebakuatzeko puntutik, eta nekazaritza- eta ingurumen-balio handiko lurretan dagoelako, bai eta ebakuazio-lineak Abaigarko udal-mugartea gurutzatzen duelako ere. Gainera, ukitutako lurzati baten identifikazioa zuzentzeko eskatu zuen.

Erantzuna:

Ebazpen honetan adierazten den bezala, 2023ko maiatzaren 10ean, instalazioaren sustatzaileak proiekturako dokumentazio berria aurkeztu zuen. Haren arabera, instalazioa Abaigarko udal-mugartean kokatuko da, energia ebakuatzeko puntutik gertuago, eta ebakuazio-lineak ez du lurzati hori ukituko.

Nolanahi ere, ingurumen eta hirigintza arloko gaiak dagozkien izapideetan ebaluatu dira, eta emaitza honako hauek izan dira: Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 24an eman 375E/2023 Ebazpena, ingurumen-ukipenen aldeko txostena egiten duena, eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak abuztuaren 5ean eman 256E/2024 Ebazpena, baimena ematen duena lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko.

5. alegazioa.–"Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkartea.

2022ko irailaren 9an, "Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkarteak alegazio idazkia aurkeztu zuen. Bertan biltzen dira Nafarroako energia egoerari buruzko azterketa orokorra, honelako proiektuen inpaktuaren azalpena eta proposatutako aukerak edo konponbideak: energia gutxiago kontsumitzea, energia efizientzia, autokontsumoa, erregai fosilen ordez energia berriztagarriak erabiltzea eta Ingurumen Erantzukizunari buruzko Legea aldatzea.

Gainera, alegazioaren puntu batean aztertzen da zer ingurumen-balio duen "Los Charros" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio azpiegituren inguruneak, baita zer ingurumen-inpaktu duen ere, eta ondorio gisa adierazten da hura Nafarroako ingurumen eta gizarte balioentzat kaltegarria litzatekeela. Horregatik eskatzen du hura bertan behera uztea eta hedaduraz, bidean diren mota horretako proiektu guztiak ere geldiarazteko, eta Nafarroan behar dugun eredu energetikoari buruzko hausnarketa eta plangintza prozesu egoki bat abian jartzeko.

Azkenik, proiektuan interesdun gisa onartzeko eta hari buruz emanen den ebazpenaren berri emateko eskatzen du.

Erantzuna:

Proiektua Nafarroako egoera energetikorako egokia izateari dagokionez, proiektuan Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak ezartzen dituen baldintzak eta helburuak betetzen dira, eta bat dator Estatuko sektore elektrikoaren planarekin eta 2030erako Nafarroako Energia Planarekin, zeinak, edonola ere, izaera orientagarria baitu.

Gainerako ingurumen-gaiak Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 24ko 375E/2023 Ebazpenean ebaluatu dira, zeinaren bidez proiektuaren aldeko ingurumen-ukipenen txostena egin baitzen.

Nolanahi ere, ebazpen honetan adierazten den bezala, 2023ko maiatzaren 10ean, instalazioaren sustatzaileak dokumentazio berria aurkeztu zuen eguzki-instalaziorako eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, eta haien kokalekua aldatzen zen. Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, dokumentazio berri hori jendaurrean jarri zen 30 egun baliodunean, iragarkia argitaratu baitzen 2023ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 27koan, eta elkarte ekologistaren aldetik ez zen alegazio berririk jaso.

Azkenik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, interes ekonomiko eta sozialen ordezkari diren elkarte eta erakundeak interes kolektibo legitimoen titular izanen dira, legeak onartzen dituen baldintzetan.

6. alegazioa.–"Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkartea.

2022ko irailaren 9an, "Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkarteak alegazio idazkia aurkeztu zuen, "Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkarteak aurkeztutakoaren (5. alegazioa) berdina.

Erantzuna:

"Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkarteari emandako erantzun bera.

7. alegazioa.–Sustrai Erakuntza fundazioa.

Sustrai Erakuntza fundazioak, 2023ko abuztuaren 30eko idazkian, uste du ezen, Nafarroako egoera energetikoari buruzko azterketarik ez dagoenez, eta ingurumen-arrazoi jakin batzuk direla-eta (CO2 isurtzea; lur-mugimenduak; produktibitate handiko nekazaritzako lurzorua galtzeko arriskua; ukipenak eremu naturalen, kontserbazio bereziko eremuen, paisaiaren, komunitate botanikoen eta abarren gainean), eta ingurumen-inpaktuaren azterketarik eta alternatiben azterketarik ez dagoenez, proiektua kaltegarria izanen litzatekeela Nafarroako ingurumen eta gizarte balioentzat. Horregatik eskatzen du hura bertan behera uztea eta hedaduraz, bidean diren mota horretako proiektu guztiak ere geldiarazteko, eta Nafarroan behar dugun eredu energetikoari buruzko hausnarketa eta plangintza prozesu egoki bat abian jartzeko. Gainera, proiektuan interesdun gisa onartzeko eta hari buruz emanen den ebazpenaren berri emateko eskatzen du.

Erantzuna:

Proiektua Nafarroako egoera energetikorako egokia izateari dagokionez, proiektuan Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak ezartzen dituen baldintzak eta helburuak betetzen dira, eta bat dator Estatuko sektore elektrikoaren planarekin eta 2030erako Nafarroako Energia Planarekin, zeinak, edonola ere, izaera orientagarria baitu.

Ingurumen-inpaktuaren azterketarik eta alternatiben azterketarik ezari dagokionez, adierazi behar da instalazioari dagokion ingurumen-izapideak eskatzen duen ingurumen-dokumentazioa aurkeztu zuela sustatzaileak, eta horren froga da Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 24ko 375E/2023 Ebazpenaren bidez proiektuaren aldeko ingurumen-ukipenen txostena egin izana.

Azkenik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, interes ekonomiko eta sozialen ordezkari diren elkarte eta erakundeak interes kolektibo legitimoen titular izanen dira, legeak onartzen dituen baldintzetan.

8. alegazioa.–Jaime Alegría Pascual jauna eta Carlos Alecha Barbarin jauna.

2023ko irailaren 1ean erregistratutako idazkiaren bidez, Jaime Alegría Pascual jaunak eta Carlos Alecha Barbarin jaunak adierazi zuten Abaigarko 1. poligonoko 1011. eta 1012. lurzatien herri-lurretako aprobetxamenduaren adjudikaziodunak zirela, eta nola bi lurzatiak instalazio fotovoltaikoak ukitutakoak diren, eskatzen zuten espedientean ukitu eta interesdun gisa sartzeko.

Gainera, uste dute kalte-ordaina dagokiela lurzati horien gainean eratutako eskubideak iraungitzeko prozeduran, eta, nolanahi ere, herri-lurren xedea ez dela betetzen lagatzen badira parke fotovoltaikoa ezartzeko.

Erantzuna:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin bat, Jaime Alegría Pascual jauna eta Carlos Alecha Barbarin jauna interesduntzat jotzen dira, eta, beraz, ebazpen hau jakinaraziko zaie.

Herri-lurren erabilerari eta legozkiekeen kalte-ordainei dagokienez, sustatzaileak adierazi du herri-lurren ukipenari buruz dituen betebeharrak beteko dituela eta horiek eskuratzeko dagozkion espedienteak izapidetuko dituela. Gainera, kalte-ordaina edo konpentsazioa emateko formulak aztertzeko konpromisoa hartzen du, kalteak justifikatzen badira.

Edonola ere, gogoratu behar da Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluak elektrizitatea sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko instalazio elektrikoen onura publikoa deklaratzen duela, haiek ezartzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako eta bide zorra ezarri eta erabili ahal izateko.

9. alegazioa.–José María Aramendía Martínez jauna.

José María Aramendía Martínez jaunak, 2023ko irailaren 5eko idazkiaren bidez, alternatiba bat proposatu zuen Abaigarko 1. poligonoko 317. eta 344. lurzatiak zeharkatzen dituen ebakuazio-linearen tarterako, bi lurzati horien jabekidea baita, horrela hobetzen direlakoan hala trazaduraren lerrokadura nola ibaiaren jasangarritasun-baldintzak eta ingurumenaren gaineko ukipenak.

Erantzuna:

Ingurumen arloko organoak ebaluatu ditu ingurumenaren gaineko ukipenak, eta azterketa amaitzeko, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 24ko 375E/2023 Ebazpena eman du, proiektuaren aldeko ingurumen-ukipenen txostena egiten duena.

Hala ere, bidalitako alegazio eta txostenei erantzuteko izapidean 2023ko urriaren 3an aurkeztutako dokumentu baten bidez, sustatzaileak adierazi du alternatiba bat aztertuko duela linearen trazadurarako. Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak, horri dagokionez, adierazi du aplikatu beharreko legerian ezarritako izapideak bete beharko lituzkeela instalazioaren aldaketak.

10. alegazioa.–Luis María Maeztu García jauna, Olaya García Robles andrea ordezkatuz.

2023ko irailaren 6ko idazkiaren bidez, Luis María Maeztu García jaunak, Olaya García Robles andrea ordezkatuz, zeina proiektuaren ebakuazio-lineak ukitutako Abaigarko 1. poligonoko 592. lurzatiaren jabea baita, ohartarazi du epe luzera kalte ekonomiko handia gertatuko dela bere lurzatian, eta eskatu du linea KBEari gutxiago eragiten dion eremu batetik igaro dadila lehentasunez.

Erantzuna:

Bidalitako alegazio eta txostenei erantzuteko izapidean 2023ko urriaren 3an aurkeztutako dokumentu baten bidez, sustatzaileak adierazi du alternatiba bat aztertuko duela linearen trazadurarako. Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak, horri dagokionez, adierazi du aplikatu beharreko legerian ezarritako izapideak bete beharko lituzkeela instalazioaren aldaketak.

11. alegazioa.–José María Aramendía Martínez jauna, bere izenean eta Rufino Aramendia Martinez eta María Carmen Aramendia Martinez jaun-andreak ordezkatuz.

2023ko irailaren 7ko idazki baten bidez, José María Aramendía Martínez jaunak, bere izenean eta Rufino Aramendia Martinez eta María Carmen Aramendia Martinez jaun-andreak ordezkatuz, denak baitira proiektuaren ebakuazio-lineak ukitutako Abaigarko 1. poligonoko 317. eta 344. lurzatien titularrak, alegatu zuen linearen trazadura hobetu daitekeela eta proiektua, ingurumen eta hirigintza arloko araudiaren arabera, lursail bateraezinetan kokatzen dela. Beraz, eskatu zuen baimen-eskaera uka zedila.

Erantzuna:

Proiektuaren bateragarritasunari dagokionez, sustatzaileak honako hau adierazi du: "indarreko legeria zorrotz betez diseinatu da, ingurumen-inpaktua minimizatzeko asmoz". Nolanahi ere, ingurumen eta hirigintza arloko gaiak dagozkien izapideetan ebaluatu dira, eta emaitza honako hauek izan dira: Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 24an eman 375E/2023 Ebazpena, ingurumen-ukipenen aldeko txostena egiten duena, eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak abuztuaren 5ean eman 256E/2024 Ebazpena, baimena ematen duena lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko.

12. alegazioa.–Murietako Udala.

Murietako Udalak, 2023ko irailaren 7an sinatutako alegazioan, proiektuak udal-mugartean izanen dituen ukipenak laburbilduta, adierazi du ez duela onura ekonomikorik lortzen instalazioa paratzetik edo geroko ustiapenetik eta alternatiba hobeak daudela proposatutako trazadurarako, kalte txikiagoak eragin ditzaketenak; beraz, eskatu du beste proposamen batzuk egin daitezela lurpeko ebakuazio-linearen trazadurarako, besteak beste, "Ega-Urederra ibaiak" KBEaren gaineko eragina murrizteko.

Erantzuna:

Ingurumen arloko organoak ebaluatu ditu ingurumenaren gaineko ukipenak, eta azterketa amaitzeko, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 24ko 375E/2023 Ebazpena eman du, proiektuaren aldeko ingurumen-ukipenen txostena egiten duena.

Hala ere, bidalitako alegazio eta txostenei erantzuteko izapidean 2023ko urriaren 3an aurkeztutako dokumentu baten bidez, sustatzaileak adierazi du alternatiba bat aztertuko duela linearen trazadurarako. Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak, horri dagokionez, adierazi du aplikatu beharreko legerian ezarritako izapideak bete beharko lituzkeela instalazioaren aldaketak.

13. alegazioa.–Margarita Epenza de Goñi andrea.

2023ko irailaren 8an, Margarita Epenza de Goñi andreak idazki bat aurkeztu zuen, honako alegazio hauek egiteko:

–Hori ez dela jendaurreko informazioaren bigarren izapide bat, sustatzailea beste bat delako, denbora luzea igaro delako, kokapena eta ukipenak aldatu direlako eta ukatu delako lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena.

–Proiektua, ingurumen eta hirigintza arloko araudiaren arabera, lursail bateraezinetan kokatzen dela.

–Ez direla zehatzak proiektuko lur azpiko ebakuazio-lineak bere jabetzako lurzatian (Abaigarko 1. poligonoko 216. lurzatia) eragindako ukipenak, eta badaudela alternatibak.

Horregatik guztiagatik, eskatu zuen ebazpen bat eman zedin egindakoa deuseztatzeko edo, hala badagokio, eskatutako administrazio-baimenak eta onura publikoko deklarazioa ukatu zedin.

Erantzuna:

Jarraitutako prozedurari dagokionez, bigarren informazio publikotzat hartu zein ez hartu, izapidetzea izan da espediente berri bat izan balitz eginen zenaren berdina. Ukitutako pertsonek espedientearen berri izan dute eta egokitzat jo dituzten alegazioak aurkeztu ahal izan dituzte.

Proiektuaren bateragarritasunari dagokionez, sustatzaileak honako hau adierazi du: "indarreko legeria zorrotz betez diseinatu da, ingurumen-inpaktua minimizatzeko asmoz". Nolanahi ere, ingurumen eta hirigintza arloko gaiak dagozkien izapideetan ebaluatu dira, eta emaitza honako hauek izan dira: Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 24an eman 375E/2023 Ebazpena, ingurumen-ukipenen aldeko txostena egiten duena, eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak abuztuaren 5ean eman 256E/2024 Ebazpena, baimena ematen duena lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko.

Azkenik, alegatzailearen lurzatiari dagokienez, sustatzaileak adierazi du ez dela zuzenean ukitzen, eta linearen instalazioak eginen direla lurzatiaren egungo erabilerarekin bateraezintasunik ez izateko moduan, eta, lurzatian mantentze-lanak egin behar izanez gero (nahiz eta ez den beharrezkotzat jotzen epe labur edo ertainean), jabeari kalte-ordaina emanen zaiola egindako kalteengatik eta errendimendu faltagatik.

II. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK

Jasotako txostenen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian:

1. txostena.–Electra José Antonio Martínez SL.

2022ko abuztuaren 9ko txostenean, Electra José Antonio Martínez SLk eskatu zuen konpainia banatzaile horrek proiektatutako linea berri bat kontuan har zedin eguzki-instalazioarekiko zortasunak eta segurtasun-distantziak kalkulatzeko.

Erantzuna:

Ebazpenean adierazten den bezala, 2023ko maiatzaren 10ean, instalazioaren sustatzaileak eguzki-instalaziorako dokumentazio berria aurkeztu zuen; hartan, kokapena aldatu eta konpainia banatzailearen linearen gaineko ukipena kendu zen.

2. txostena.–Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.

2022ko abuztuaren 17ko txostenean, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuko Ustiapen Atalak bete beharreko baldintzak ezarri zituen, eta sustatzaileari gogorarazi zion ezen, Foru Komunitateko errepideei eragiten badie, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusian aurkeztu beharko dituela, nahitaezko baimen-eskaerarekin batera, egin beharreko obrak behar bezala zehazten dituen dokumentazio teknikoa, dagokion baimena lortzeko.

Erantzuna:

Ebazpen honetan adierazten den bezala, 2023ko maiatzaren 10ean, instalazioaren sustatzaileak dokumentazio berria aurkeztu zuen eguzki-instalaziorako eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, eta haien kokalekua aldatu zen. Zuzendaritza nagusi horri beste txosten bat eskatu zitzaion kontsulten bigarren izapidean, baina ez zen erantzunik jaso.

3. txostena.–Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala.

2023ko uztailaren 27ko txosten batean, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak jakinarazi zuen ez dagoela ukipenik atal horren eskumeneko gaietan.

4. txostena.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.

2023ko abuztuaren 25ean sinatutako idazki baten bidez, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak jakinarazi zuen 2023-OI-312 erreferentziako espedientea ireki zela.

5. txostena.–Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala.

2024ko otsailaren 8ko txosten batean, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak jakinarazi zuen proiektuko obrek uki ditzaketela katalogatutako bi aztarnategi arkeologiko, hurbil daudelako, eta kontrol eta jarraipen arkeologikoko zenbait neurri ezarri zituen, sustatzaileak bete beharrekoak. Gainera, gogorarazten zuen ezen, obrak iraun bitartean hondakin arkeologikoren bat agertuko balitz, berehala jakinarazi beharko litzaiokeela atal horri.

III. ERANSKINA.–"LOS CHARROS" EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK ETA HAREN TRANSFORMAZIO ETA EBAKUAZIO AZPIEGITUREK ABAIGARKO ETA MURIETAKO UDAL-MUGARTEETAN UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

"Los Charros" EIFVa

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Lur mota / Laborea

Sarbide zortasuna (m²)

Azalera okupatua (ha)

María Rosa Gastón López

Abaigar

1

241 A

310000000001000194OT

Lehorreko alorrak

0

0,901

Abaigarko Udaleko herri-lurrak

Abaigar

1

1011

310000000001000210ZJ

Lehorreko alorrak

3.432,8

3,924

Abaigarko Udaleko herri-lurrak

Abaigar

1

1012

310000000001000211XK

Lehorreko alorrak

0

3,018

"Los Charros" EIFVko lurpeko ebakuazio-linea

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Pol.

Lurz.

Katastroko erreferentzia

Lur mota / Laborea

Kutxatila kop.

Kutxatilen okupazioa (m²)

Kanalizazioaren luzera (m)

Zortasuna (m²)

Abaigarko Udaleko herri-lurrak

Abaigar

1

1012

310000000001000211XK

Lehorreko alorrak

3

3

135

405

Benedicta Goicoechea Luquín

Vicente Gómez Alecha

Abaigar

1

239

310000000001000192UE

Lehorreko alorrak

0

0

11

33

Landabidea

Abaigar

Bidea

16

16

845

2535

Jose Francisco Pascual Arzoz

María José Pascual Arzoz

María Milagros Pascual Arzoz

Pedro Pascual Arzoz

Abaigar

1

218

310000000001000177ZJ

Lehorreko alorrak

1

1

75

225

Jose Francisco Pascual Arzoz

María José Pascual Arzoz

María Milagros Pascual Arzoz

Pedro Pascual Arzoz

Abaigar

1

215

310000000001000174KF

Lehorreko alorrak

2

2

161

483

Urbano Epenza Osés

Abaigar

1

216

310000000001000175LG

Lehorreko alorrak

1

1

50

150

Jose María Aramendia Martinez

María Carmen Aramendia Martinez

Rufino Aramendia Martinez

Abaigar

1

317

310000000001000198DO

Ureztalurrak

0

0

30

90

Jose María Aramendia Martinez

María Carmen Aramendia Martinez

Rufino Aramendia Martinez

Abaigar

1

344

310000000001000201GA

Basoa-Larreak

2

2

40

120

Murietako Udalaren herri-lurrak

Murieta

1

588

310000000001300516DF

Basoa-Larreak

0

0

26

78

Murietako Udalaren herri-lurrak

Murieta

1

587

310000000001300515SD

Basoa-Larreak

0

0

21

63

Olaya García Robles

Murieta

1

592

310000000001300518GH

Ureztalurrak

1

1

57

171

Clara Pilar Maeztu Fernández

Murieta

1

594

310000000001300520FG

Ureztalurra

1

1

48

144

Javier Carretero López

Jorge Carretero López

M.ª Esther Carretero López

Juan Dios Carretero Sevilla

M.ª Luisa López Lana

Murieta

1

582

310000000002287593YB

Ureztalurrak

3

3

105

315

I-DE Redes Inteligentes SAU

Murieta

1

740

310000000002351982XE

Azpiestazioa

0

0

45

135

Iragarkiaren kodea: F2412152