188. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAGASETAKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2024ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 16an, 2024ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Horrenbestez, eta aipatu foru legearen 272. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, laburtuta argitaratzen da behin betiko aurrekontua:

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 5.950,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 100,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 200.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 206.050,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 242,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.310,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.964,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 1.600,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 198.934,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 206.050,00 euro.

Sagasetan, 2024ko otsailaren 12an.–Kontzejuko burua, Román Esáin Equiza.

Iragarkiaren kodea: L2412716